Irabazi asmorik gabeko kirol elkarte eta klubei dirulaguntzak ematea, Zumaiako Udalaren helburuekin bat datozen kirol-jarduera bereziak garatzeko.
Oinarri hauen bidez arautzen diren laguntzak ondorengo baldintzak betetzen dituzten kirola sustatzeko eta irabazi asmorik gabeko izaera duten kirol elkarte eta taldeek eska ditzakete:
· Indarrean dagoen legediaren arabera eratuta egotea eta Eusko Jaurlaritzako Kirol Elkarte eta entitateen erregistroan izatea.
· Identifikazio fiskaleko kodea edukitzea eta betebehar fiskalei dagokionez egunean egotea.
· Bere egoitza soziala eta bere jardueren garapenerako azpiegitura Zumaiako udalerrian edukitzea eta bere jarduera nagusia esparru honetan garatzea ere.
· Zumaiako Udalaren euskara irizpideak betetzea.
· Diruz lagunduko diren ekintzak ezingo dira diskriminatzaileak izan. Zumaiako Udaleko Berdintasun ordenantzan Berdintasun irizpideak bete beharko dira.
· Ez da dirulaguntzarik emango LGTBIfobia gauzatzen, bultzatzen edo sustatzen duen inongo pertsona juridikori, leheneratzeko terapiak sustatu edo egitea barne, trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI pertsonen eskubideak eta
LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82.artikuluak xedatutakoaren arabera.
· Kirol elkarte eta talde eskatzaileek eskaera eta aurkezteko epeei dagokienez oinarrietan zehaztutakoa bete beharko dute.
· Dirulaguntzaren xede diren jarduerak 2025eko urtarrilaren 1etatik abenduraren 31ra bitartean egingo dira.
Eskabidearekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko dira:
a) Eskaera inprimakia behar bezala beteta eta sinatuta. (I. Eranskina).
b) Pertsona fisikoak: NANaren kopia. Pertsona juridikoak: IFKren kopia, legezko ordezkariaren NANa eta ordezkatzeko lege ahalmena duela ziurtatzen duen agiria.
c) Identifikazio fiskaleko kodea adierazten duen agiriaren fotokopia.
d) Eusko Jaurlaritzako elkarteen eta entitateen erregistroko inskripzio-ziurtagiria.
e)Xehaturiko jarduera egitaraua (data, tokia, partaideak, jarduerari buruzko zalpenak) (V. Eranskina)
f) Dirulaguntza eskatzen den jardueraren gastuen eta diru sarreren aurrekontua elkarteko arduradunak sinatuta. (VI. Eranskina)
g) Udalari dagokion entitatean informazioa eskatzeko baimena (I. eranskina). Eman ezean zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean betetzen direla akreditatzen duten agiria.
h) Beste instituzio eta erakundeetan egin diren dirulaguntza eskaerei buruzko adierazpena edo, halakorik bada, jaso diren dirulaguntzena (II. Eranskina).
i) Zinpeko aitorpena, dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela edo horretarako gaitasunik ez duela esanez, legezko debekuan sartuta ez dagoela azalduko duena. Debeku horietan barne izango da sexuagatiko diskriminazioaren ondorioz jasotako debekua, 1/2023 Legegintzako Dekretua, martxoaren 16koa, emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duenaren 23.2 artikuluak arautzen duen ildotik.
j) Euskara bultzatzeko elkartearen ekarpena (III. Eranskina).
k) Berdintasun ikuspuntuaren garapena elkartean (IV. eranskina).
Zumaiako Udaleko elkarteen erroldan izanez gero b), c), eta d) puntuan zehazten diren dokumentuak ez dituzte aurkeztu beharko.
JARDUERA BUKATU ONDOREN:
Ondorengo agiriak aurkeztu beharko dira dirulaguntza justifikatzeko:
a) Dirulaguntzaren eskaera-orria normalizatua (I. eranskina).
b) Jardueren kostua justifikatzen duen memoria ekonomikoa, justifikazio-kontu sinplifikatuaren ereduaren arabera (VII. Eranskina), Atal hauek izan beharko ditu:
c) Gastu guztien faktura eta transferentzia- agiriak. Betiere faktura hauek dagozkien zergak aplikatuta izan beharko dituzte.
d) Kirol memoria. (V. Eranskina).
e) Zerga-betebeharrak eta gizarte segurantzarekikoak egunean betetzen direla egiaztatzen duen agiria, baldin eta goian zehaztu den moduan Udalak kontsultatzeko aukeraren aurka azaltzen bada.
f) Zerga edo atxikipenak aurkeztu eta ordaindu izana egiaztatzen duten agiriak.
Doan
Ez dagokio
Tokiko Gobernu Batzordeak
Kirolak - Kirolak
Fitxategiaren izena: Sarrera erregistroa
DBEB kodea: 201
Fitxategiaren xedea: Informazio publikoa eskuratzeko eskaerak, kexak, iradokizunak eta erreklamazioak, zerbitzu eta instalazioetako salaketak eta gorabeherak, erregistroen arloko arreta, aurretiazko hitzorduaren eskaerak eta herritarrei arreta emateko gainerako udal-zerbitzuak kudeatzea eta izapidetzea. Baita udalean sartzen eta ateratzen diren idazkiak eta komunikazioak kudeatzeko ere, eta horiek ofizialki jasota uzteko.Era berean, galdutako objektuekin lotutako izapideak egiten dira, udaltzaingoarekin koordinatuta.
Aurreikusitako lagapenak:Ez da datu komunikaziorik aurreikusten.
Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.
Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.
Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.
Informazio gehiago: zumaia.eus/eu/udala/datuen_babesa.