Erakundeei edo elkarteei dirulaguntza deialdien bitartez

ZER DA? ZERTARAKO DA?

  • Gizarte zerbitzuei dagozkien gaien inguruan lan egiten duten elkarteen jarduerak egiteko diru-laguntzak.
  • Gizarte zerbitzuen eremuan espezifikoki diharduten elkarteei, beren funtzionamendu gastuentzako diru-laguntza.

2025eko deialdia

GAO Iragarkia

NORK ESKA DEZAKE?

Zumaian edo Gipuzkoako Lurralde Historikoan kokaturik dauden eta gizarte zerbitzuen eremuan espezifikoki diharduten, irabazi-asmorik gabeko edozein elkartek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera eredu ofiziala sinatuta.
  2. Erakunde eskatzaileari buruzkoak:
    • Ordezkaria den pertsonaren edo entitate eskatzailearen arduraduna den pertsonaren NANaren fotokopia.
    • Entitatearen IFKren fotokopia, beharrezkoa bada.
    • Gizarte Segurantzarekiko eta Foru Aldundiarekiko zerga betebeharrak eguneratuta dituela egiaztatzen duen agiria.
    • Instituzio eta erakundeetan egin diren diru laguntza eskaerei buruzko adierazpena edo, halakorik bada, jaso diren dir- laguntzena.
    • Zinpeko aitorpena, diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela edo horretarako gaitasunik ez duela esanez legezko debekuan sartuta ez dagoela azalduko duena.
  3. Proiektuei buruzkoak:
    • Diru-laguntza eskatu den jardueraren memoria.
    • Elkarte edo entitatearen urteko gastuen eta diru-sarreren aurrekontua.

Diruz laguntzeko aurkezten den programari dagokion gastuen eta diru-sarreren aurrekontua.

NON ESKATZEN DA?

                  ZENBAT KOSTATZEN DA?

                  Doan

                  PROZEDURAREN EPEA

                  • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
                  • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
                  • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezezkoa.

                  ARAUDI APLIKAGARRIA

                  ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                  1. Eskaera jaso eta erregistratu. Eskaeraren kopia eskatzaileak eskatuko balu, zigilatuta erregistro data eta zenbakiarekin eman.
                  2. Balorazio tekniko-txostena.
                  3. Gizarte Zerbitzuetako Batzordean informatu, proposatu.
                  4. Alkate ebazpena.
                  5. Eskatzaileari jakinarazpena.
                  6. Kontu-Hartzailetza Sailera bideratzea.

                  NORK ONARTU BEHAR DU?

                  Tokiko Gobernu Batzordeak

                  IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                  Gizarte Zerbitzuak - Gizarte Zerbitzuak

                  OHARRAK

                  DATU PERTSONALEN BABESA

                  Fitxategiaren izena: Gizarte Zerbitzuak

                  DBEB kodea: 501

                  Fitxategiaren xedea: Gizarte-zerbitzuen esparruan herritarrei informazioa, aholkularitza eta arreta kudeatzea, bai eta bazterketa-egoeran edo -arriskuan dauden pertsonentzako eskubideen eta baliabideen prestazioa kudeatzea ere.

                  Aurreikusitako lagapenak:Zumaiako Udalak zure datuak jakinarazi ahal izango dizkie Justizia Administrazioari, Eusko Jaurlaritzari, Gipuzkoako Foru Aldundiari, osasun-zentroei eta Segurtasun Indar eta Kidego eskudunei.

                  Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

                  Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

                  Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

                  Informazio gehiago: zumaia.eus/eu/udala/datuen_babesa.