Lankidetza proiektuentzat diru laguntza
ZER DA? ZERTARAKO DA?
- Garapen bidean dauden herrialdeetako biztanleen gizarte eta ekonomia-baldintzen hobekuntza ekarriko duten ekintzak bideratzeko asmoa duten Zumaiako gobernuz kanpoko erakundeei diru laguntza.
Lankidetza programak antolatzeko eta garatzeko.
GDIR
NORK ESKA DEZAKE?
Nortasun juridikoa duen irabazi-asmorik gabeko gobernuz kanpoko edozein entitate, erakunde edo instituziok, bere jarduera urtero egiten den deialdiarekin bat badator, eta gizarte egoitza Zumaian badu.
AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK
1.- Eskaera eredu ofiziala sinatuta
1.Modalitatea
2.Modalitatea
3.Modalitatea
4.Modalitatea
2. Erakunde eskatzaileari buruzkoak:
- Ordezkaria den pertsonaren edo entitate eskatzailearen arduraduna den pertsonaren NANaren fotokopia.
- Entitatearen IFKren fotokopia, beharrezkoa bada.
- Eusko Jaurlaritzako elkarteen eta entitateen erregistro inskripzio ziurtagiria.
- Gizarte Segurantzarekiko eta Foru Aldundiarekiko zerga betebeharrak eguneratuta dituela egiaztatzen duen agiria.
- Hirugarren alta bankuko agiria. Eredua
- Euskara erabilera
- Genero ikuspegia
3.- Proiektuei buruzkoak:
1. Modalitatea
2 .Modalitatea
3. Modalitatea
4. Modalitatea
- Proiektuaren kostua eta eskatutako diru kopurua.
NON ESKATZEN DA?
ZENBAT KOSTATZEN DA?
Doan
PROZEDURAREN EPEA
- Aurreikusitako epea: Hilabete 1
- Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
- Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezezkoa.
ARAUDI APLIKAGARRIA
ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA
- Eskaera jaso eta erregistratu. Eskaeraren kopia eskatzaileak eskatuko balu, zigilatuta erregistro data eta zenbakiarekin eman.
- Balorazio tekniko-txostena.
- Gizarte Zerbitzuetako Batzordean informatu, proposatu.
- Alkate ebazpena.
- Eskatzaileari jakinarazpena.
Kontu-hartzailetza Sailera bideratzea.
NORK ONARTU BEHAR DU?
Tokiko Gobernu Batzordeak
IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA
Gizarte Zerbitzuak - Gizarte Zerbitzuak
OHARRAK
2025eko deialdia
2025eko Oinarriak
DATU PERTSONALEN BABESA
Fitxategiaren izena: Gizarte Zerbitzuak
DBEB kodea: 501
Fitxategiaren xedea: Gizarte-zerbitzuen esparruan herritarrei informazioa, aholkularitza eta arreta kudeatzea, bai eta bazterketa-egoeran edo -arriskuan dauden pertsonentzako eskubideen eta baliabideen prestazioa kudeatzea ere.
Aurreikusitako lagapenak:Zumaiako Udalak zure datuak jakinarazi ahal izango dizkie Justizia Administrazioari, Eusko Jaurlaritzari, Gipuzkoako Foru Aldundiari, osasun-zentroei eta Segurtasun Indar eta Kidego eskudunei.
Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.
Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.
Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.
Informazio gehiago: zumaia.eus/eu/udala/datuen_babesa.