Eskabide orokorra

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Zumaiako Udalari eta beste administrazio batera zuzendutako eskaera, idatzi edo komunikazioen harrera-entrega.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten guztiek edo haien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskabide orokorra

Ireki beharreko prozedura-motaren arabera, gutxieneko agiriak aurkezteko eskatuko da.

Eskaerak egiteko, errekurtsoak jartzeko, egintzak bertan behera uzteko eta beste pertsona baten izenean eskubideei uko egiteko, ordezkaritza egiaztatu beharko da.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurrekoa:
  • Aurrez aurre HAZ zerbitzuak
    Foruen Plaza 1 20750 ZUMAIA
    8:00-15:00
    943 865025
    943862456

      Posta Arrunta:
    • Postetxean, administrazio-posta bidez (Gutun-azal irekia)
      Patxita Etxezarreta 21A 20750 ZUMAIA

              ZENBAT KOSTATZEN DA?

              Agiria doan jasoko da erregistroan. Dena dela, egiaztatu beharko da erregistroan jaso nahi den agiria unean bertan ordaindu beharreko zergaren edo tasaren baten eraginpean dagoen.

              PROZEDURAREN EPEA

              • Aurreikusitako epea: Eskaera aurkeztu eta 3 hilabete
              • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
              • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezezkoa.

              ARAUDI APLIKAGARRIA

              ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

              1.- Eskaera-orria eta, hala badagokio, atxikirik dituen agiriak jaso eta egiaztatu eta agirien kopiak jatorrizko agiriekin alderatu beharko dira.

              2.- Eskaera erregistratu, kontuan hartuz:

              -Interesdunaren izenean joan behar duela, ez ordezkariaren izenean.

              -IFZ beti jaso behar da: NAN, AIZ edo IFK.

              -Jaso beti telefono zenbakiak eta, ahal bada, helbide elektronikoak ere bai.

              3.- Agiria edo agiriak eskaneatu eta igo Erregistrora. Zenbait orri eta koadernatuak badaude portadarekin nahikoa.

              4.-. Instantziaren kopia eskatzaileak eskatuko balu, zigilatuta erregistro data eta zenbakiarekin.

              5.- Erregistroan utzitako agiriak dagokion sailera bideratu

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Dagokion organo administratiboak

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              Idazkaritza - Idazkaritza

              OHARRAK

              - 39/2015 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoarena eta Administrazio Prozedura Erkidearena

              - Toki Araubidearen oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legea.

              - Herritarrek zerbitzu publikoetan sarbide elektronikoa izateko 11/2007 Legea.

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Fitxategiaren izena: Sarrera erregistroa

              DBEB kodea: 201

              Fitxategiaren xedea: Informazio publikoa eskuratzeko eskaerak, kexak, iradokizunak eta erreklamazioak, zerbitzu eta instalazioetako salaketak eta gorabeherak, erregistroen arloko arreta, aurretiazko hitzorduaren eskaerak eta herritarrei arreta emateko gainerako udal-zerbitzuak kudeatzea eta izapidetzea. Baita udalean sartzen eta ateratzen diren idazkiak eta komunikazioak kudeatzeko ere, eta horiek ofizialki jasota uzteko.Era berean, galdutako objektuekin lotutako izapideak egiten dira, udaltzaingoarekin koordinatuta.

              Aurreikusitako lagapenak:Ez da datu komunikaziorik aurreikusten.

              Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

              Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

              Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

              Informazio gehiago: zumaia.eus/eu/udala/datuen_babesa.