Goi mailako kirolari indibidualei zuzendutako bekak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Goi-mailako kirol-jarduera sustatzea, hau da, beren espezialitatean nazio mailan edo nazioartean nabarmentzeko gai diren kirolariei kirola egiteko eta bikaintasuna lortzeko aukera ematea, betiere kalitate ona egiazta tzen badute eta kirol-jarduera horretan bereziki ari tzen badira.

NORK ESKA DEZAKE?

Eskaerak aurkezteko epea: 2025/04/26arte

Urretxun erroldatuta dauden goi-mailako kirolari federatuek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaera egiteko:

- Eskaera instantzia eta kirol-emaitzak (I. eranskina).

- Eskatzailearen edo haren amaren, aitaren edo legezko tutorearen NANaren fotokopia.

- Dagokion euskal federazioak emandako edo izapidetutako kirol-lizentziaren kopia soila edo federazioan alta ematearen fitxaren ziurtagiria.

- Kirol-curriculuma. Bertan, lortutako kirol-emaitza garrantzitsuenak deskribatuko dira, eta bereziki azpimarratuko dira 2023an lortutako emaitzak.

- Beste diru laguntzarik eskatu bada, horien aitortza (II eranskina).

- Zinpeko aitorpena, dirulaguntza jasotzeko debekuetan ez dagoela (V. eranskina).

- Banku-kontuaren titulartasunaren agiria

Justifikazioa egiteko:

IV. Eraskina

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

-Gastu eta ordainketa justifikagiriak

-Jarduera burutu denaren dokumentazio grafikoa

-Baliagarria izan daiteken edozein dokumentazio