Ur hornidura

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udal saretik ur hornidura izateko baimena.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duen edozein pertsonak, edo horren legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaera orria.

Interesduna ez den beste pertsona batek eskatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da, interesdunaren identifikazio agiriaren fotokopiarekin.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Herritarren Harrera Zerbitzua
      c/Iparragirre 20 20700 7:30 a 15:00
      943038080

      Postaz:
    • c/Iparragirre 20 20700

      E:postaz:
    • harrera@urretxu.eus, beti ere eskaera eta dokumentuan behar bezala sinatuta badaude

        Telematikoki:
      • www.urretxu.eus, beti ere ziurtagiri digitalakin

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        TASA: 21,34 €.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 15 lanegun
        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        Eskabidea eta horri dagokion dokumentazioa erregistratzea.

        Interesdunari eskabidearen kopia ematea.

        Dagokion sailera igortzea: hirigintza.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Alkatetza

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        Hirigintza, Obrak eta Zerbitzuak - Hirigintza

        OHARRAK

        Zerbitzuan alta izateko, etxebizitzek lehenengo erabilera udal baimena izan behar dute, eta lokalek sailkatutako jarduera baimena edo/ eta jardueraren aldez aurretiko jakinarazpena aurkeztu izan beharko dute.

        Udal baimena Aquarbe-ren bulegoan aurkeztu beharko da (Soraluze 1 Zumarraga).

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Urretxuko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Urretxuko Udalera zuzenduta.