Sarraldeko entsegu lokalak erabiltzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Sarraldeko Musika lokaletan gela bat edo/eta Grabazio-gela erabiltzeko eskaera.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein musika taldek, non taldeko partaideen 2/3ak Urretxu edo Zumarragakoak diren.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaera orria.

Eskatzailearen NAN

.Interesduna ez den beste pertsona batek egiten edo bsinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Herritarren Harrera Zerbitzua
      c/Iparragirre 20 20700 7:30 a 15:00
      943038080
    • Kultur Etxea
      c/Jauregi 19 20700 Astel-osteg 9:30-14:30 eta 16:30-21:00 / Ostirala 9:30-14:30 eta 17:00-20:30 / Uztailan astel-ostir 9:00-14:00 eta 17:00-20:30 / Abuztua astel-ostir 9:00-14:00 beti ere egutegiaren arabera

      Postaz:
    • c/Iparragirre 20 20700

      Erregistro elektronikoz:

      E:postaz:
    • kultura.ur@urretxu.eus / harrera@urretxu.eus, beti ere eskaera eta agiriak behar bezala sinatuta daudenean

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          20€ taldeko hilean

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Eskaera eta dagokion dokumetnazioa, balego, erregistratu.

          Interesatuari kopia eman

          Dagokion sailari bidali: sustapen soziokulturala.

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Alkatetza

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          Sustapen Soziokulturala - Kultura

          OHARRAK

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Urretxuko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Urretxuko Udalera zuzenduta.