Labeaga Aretoa (zine, antzoki, hitzaldi, bilera …) erabiltzeko eskaera
Edozein pertsona, elkarte, edo erakundek edo haren legezko ordezkariak.
Interesduna ez den beste pertsona batek egiten edo bsinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.
Teknikariarekin 31,00 € orduko
Aretoko pertsonalarekin 19,00 € orduko
Salbuespena; interes munizipala duten kultura, kirol eta giza elkarteak eta eskolak.
Ez dagokio
Eskaera eta dagokion dokumetnazioa, balego, erregistratu.
Interesatuari kopia eman
Dagokion sailari bidali: sustapen soziokulturala.
Alkatetza
Sustapen Soziokulturala - Kultura
Eskaerak gutxienez 15 egun natural aurretik aurkeztu beharko dira, eta eskaria egin aurretik Sustapen Soziokulturaleko Sailarekin harremanetan jartzea gomendatzen da gelen erabilgarritasuna ziurtatzeko eskaria egin aurretik.
Aretoaren erabilera baimenduko da, lehentasun ordena honen arabera:
Udal sailak.
Udal sailekin batera herriko elkarteek antolaturiko jarduera publikoak.
Herriko kultur kirol, giza erakundeak, eskola edo giza taldeak
Herriko beste edozein erakunde eta norbanakoak.
Urretxu-Zumarragakoak ez diren elkarte, erakunde eta norbanakoak.
Aretoaren gehienezko edukiera: 353 pertsona.
Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Urretxuko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Urretxuko Udalera zuzenduta.