Eraikinen konposizioan edo erabileran funtsezko aldaketak egiten dituzten edo/eta egiturazko elementuei eragiten dieten obrak egiteko baimena.
Interesa duen edozein pertsonak, edo horren legezko ordezkariak.
Proiektu teknikoa, edo hala badagokio, ziurtagiri teknikoa.
Interesduna ez den beste pertsona batek eskatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da, interesdunaren identifikazio agiriaren fotokopiarekin.
ERAIKUNTZA, INSTALAZIO ETA OBREN GAINEKO ZERGA
Obraren exekuzio kostuaren %5a.
Eraikuntzak, instalazioak edo obrak interes berezikoak edo udal onurakoak izendatuta daudenean zirkunstantzia sozial, kultural edo historiko-artistikoak izateagatik edo enplegua sustatzeko baliagarriak gertatzeagatik: %95a arteko hobaria.
Eraikuntzak, instalazioak edo obrak interes berezikoak edo udal onurakoak izendatuta daudenean, eta ikastetxeetan eginak: Zerga-oinarria 60.000 € arte: %50. Zerga-oinarria 60.000 €tik gora: %25
Nekazaritzan, abeltzaintzan edo basoan egindako obrak: Jarduera partziala, %60ra arte. Dedikazio osoa: %90
Fatxadak txukuntzeko eta berritzeko obretan, aldamioei eta margotzeari dagozkien partidei aplikatuta, aldez aurreko zarpiatzea eta lixatzea barne: %90
Desgaituen edo 70 urte baino gehiagoko adina duten pertsonen sarbidea eta bizigarritasun baldintzak errazteko obrak, 2005a baino lehen eraikitako eraikinetan: %90
Babes ofizialeko etxebizitzetako obra berriak: %50
LIZENTZIAREN TRAMITAZIO TASA: 408,13 €
Eskabidea eta horri dagokion dokumentazioa erregistratzea.
Interesdunari eskabidearen kopia ematea.
Dagokion sailera igortzea: hirigintza.
Alkatetza
Hirigintza, Obrak eta Zerbitzuak - Hirigintza
Udalaz gaindiko txostenei edo/eta baimenei loturik dauden kasuak daude, kokapenaren, babes mailaren, eta abarren arabera.
Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Urretxuko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Urretxuko Udalera zuzenduta.