Eraikinen konposizioan edo erabileran funtsezko aldaketarik egiten ez duten eta egiturazko elementuei eragiten ez dieten obrak egiteko baimena.
Interesa duen edozein pertsonak, edo horren legezko ordezkariak.
Deskribapen memoria
Aurrekontua
Hala badagokio, dokumentazio grafikoa eta sortu beharreko hondakinen balorazioa.
Egin beharreko obren ezaugarrien arabera, udal zerbitzu teknikoak dokumentazio osagarria eska dezake, jarduketa oso-osorik ulertzeko.
Interesduna ez den beste pertsona batek eskatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da, interesdunaren identifikazio agiriaren fotokopiarekin.
ERAIKUNTZA, INSTALAZIO ETA OBREN GAINEKO ZERGA
Obraren exekuzio kostuaren %5a.
Hobariak:
Eraikuntzak, instalazioak edo obrak interes berezikoak edo udal onurakoak izendatuta daudenean zirkunstantzia sozial, kultural edo historiko-artistikoak izateagatik edo enplegua sustatzeko baliagarriak gertatzeagatik: %95a arteko hobaria.
Eraikuntzak, instalazioak edo obrak interes berezikoak edo udal onurakoak izendatuta daudenean, eta ikastetxeetan eginak: Zerga-oinarria 60.000 € arte: %50; eta zerga-oinarria 60.000 €tik gora: %25
Nekazaritzan, abeltzaintzan edo basoan egindako obrak: Jarduera partziala, %60ra arte. Dedikazio osoa: %90ra arte.
Fatxadak txukuntzeko eta berritzeko obretan, aldamioei eta margotzeari dagozkien partidei aplikatuta, aldez aurreko zarpiatzea eta lixatzea barne: %90
Desgaituen edo 70 urte baino gehiagoko adina duten pertsonen sarbidea eta bizigarritasun baldintzak errazteko obrak, 2005a baino lehen eraikitako eraikinetan: %90
LIZENTZIAREN TRAMITAZIO TASA: 42,37 €
Eskabidea eta horri dagokion dokumentazioa erregistratzea.
Interesdunari eskabidearen kopia ematea.
Dagokion sailera igortzea: hirigintza.
Alkatetza
Hirigintza, Obrak eta Zerbitzuak - Hirigintza
Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Urretxuko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Urretxuko Udalera zuzenduta.