Nazioarteko lankidetzarako diru-laguntzak.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

  • Garapenerako lankidetza programak burutzeko diru-laguntza.
  • Bekak lankidetzan arituko diren Urretxuko herritarrei
  • Larrialdiko edo/eta laguntza humanitarioko egitasmoak

NORK ESKA DEZAKE?

  • Nortasun juridikoa duten eta irabazi asmorik ez duten Gobernuz kanpoko talde eta erakundeak. Beraien egoitza nagusia edo ordezkaritza iraunkorra Euskal Herrian egongo da.
  • Adinez nagusi diren eta legez eratutako GKE batekin irabazi asmorik gabe lan egingo duten Urretxuko udalerrian erroldatutako pertsonak (Bekak lankidetzan kasuan)

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaera orria- I. Eranskina.

Proiektuen fitxa - V. Eranskina

Diruz lagundu nahi diren jardueren memoria

Gastu eta sarreren aurrekontua

Banku-kontuaren titulartasunaren agiria

Zinpeko aitorpena, bestelako diru-laguntzak zehaztuz.

Zinpeko aitorpena, zigor- eta administrazioaren arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko debekurik ez duela, edo laguntzak jasotzeko ezgaitzen duen legezko debekuetan sartuta ez dagoela adieraziz.

Ogasuneko zerga obligazioak egunean dituela egiaztatuko duen agiria (Udalak eskatuko du ofizioz)

Gizarte segurantzarekiko obligazioak betetzen direnaren egiaztagiria.

Berdintasunaren jarraipen fitxa - III. Eranskina.

Euskararen jarraipen fitxa- II. Eranskina.

Lehen aldiz aurkezten dutenek edo aldaketarik balego, aurrekoaz gain:

Erakundearen estatutuen fotokopia

Erakundearen IFKren fotokopia

Elkarteen Erregistro Nagusiaren ziurtagiria

Justifikazioa egiteko:

IV. Eranskina

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

    NON ESKATZEN DA?

      E:postaz:
    • harrera@urretxu.eus, beti ere eskaera eta dokumentuan behar bezala sinatuta badaude

        Telematikoki:
      • www.urretxu.eus, beti ere ziurtagiri digitalakin

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Ez du kosturik interesatuarentzat.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        Eskaera eta gainontzeko dokumentazioa jaso.

        Sarrera erregistroa eman eta kopia bat interesdunari eman.

        Gizarte Zerbitzuen sailera bideratu.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Tokiko Gobernu Batzarrak

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        Gizarte Ekimena - Gizarte Ekimena

        OHARRAK

        Eskatzaileek, administrazio publikoarekin harremanetan jartzen direnean, eskubidea izango dute dagokion prozeduran aplikagarriak diren araudiek eskatzen ez dituzten agiriak edo dagoeneko Administrazioak berak bere esku dituen agiriak ez aurkezteko.

        Interesdunak diru-laguntza eskaera aurkeztean baimena ematen dio Udalari deialdian eskatutako nahitaezko dokumentazioa ofizioz eskura dezan.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Urretxuko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Urretxuko Udalera zuzenduta.