Urretxuko establezimenduen kanpoko nahiz barruko errotulazioa, web orria eta irudi korporatiboa euskaraz jartzeko diru-laguntzaK.
Urretxuko udalerrian dauden establezimenduak.
NANaren fotokopia
Egindako gastuen jatorrizko fakturak eta ordainagiriak.
Banku-kontuaren titulartasunaren agiria
Errotuluen kasuetan:
Errotuluaren izena jasotzen duen agiria edo argazkia.
Udalak emandako irekitze-baimena (Udalak atxikituko du)
Irudi korporatiboaren kasuetan:
Irudi korporatiboa bera (formatu digitalean edo paperean), testu osoa agertuz.
Web guneen kasuetan:
Web gunearen helbidea
.
Ez du kosturik interesatuarentzat.
Eskaera orria eta agiriak jaso eta erregistratu.
Interesdunari eskabidearen kopia edo hartu-agiria eman.
Sustapen Soziokulturaleko Sailera bidali.
Tokiko Gobernu Batzarrak
Sustapen Soziokulturala - Euskara
Eskatzaileek, administrazio publikoarekin harremanetan jartzen direnean, eskubidea izango dute dagokion prozeduran aplikagarriak diren araudiek eskatzen ez dituzten agiriak edo dagoeneko Administrazioak berak bere esku dituen agiriak ez aurkezteko.
Interesdunak diru-laguntza eskaera aurkeztean baimena ematen dio Udalari deialdian eskatutako nahitaezko dokumentazioa ofizioz eskura dezan.
Laguntza jaso ahal izateko aurrekontuetan diru erabilgarria egon beharko du.
Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Urretxuko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Urretxuko Udalera zuzenduta.