Barnetegietara edo herritik kanpoko euskaltegietara euskara ikastera, eta UEUra edo euskararen normaliza-zioarekin zerikusia duten bestelako uda-ikastaroetara doazen herritarrentzako diru-laguntzak
Urretxun erroldatuta eta herritik kanpo euskara ikasten ari diren ikasleak.
NAN
Matrikularen ordainagiria
Euskaltegiko agiria.
Banku-kontuaren titulartasunaren agiria
Zinpeko aitorpena, bestelako diru-laguntzak zehaztuz
Errenta aitorpenaren fotokopia.
* Udalak ofizioz egiaztatuko du Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela.
Ez du kosturi interesatuarentzat.
Eskaera orria eta agiriak jaso eta erregistratu.
Interesdunari eskabidearen kopia edo hartu-agiria eman.
Sustapen Soziokulturaleko Sailera bidali.
Tokiko Gobernu Batzarrak
Sustapen Soziokulturala - Euskara
Urtero egiten da deialdia.
Eskatzaileek, administrazio publikoarekin harremanetan jartzen direnean, eskubidea izango dute dagokion prozeduran aplikagarriak diren araudiek eskatzen ez dituzten agiriak edo dagoeneko Administrazioak berak bere esku dituen agiriak ez aurkezteko.
Interesdunak diru-laguntza eskaera aurkeztean baimena ematen dio Udalari deialdian eskatutako nahitaezko dokumentazioa ofizioz eskura dezan.
Laguntza jaso ahal izateko aurrekontuetan diru erabilgarria egon beharko du.
Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Urretxuko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Urretxuko Udalera zuzenduta.