Irakaskuntza arautuaren eremuan diharduten ikastetxeek euskararen erabilera sustatzeko egiten dituzten eskolaz kanpoko jarduerak finantzatzeko diru-laguntzak.
Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan diharduten Urretxu eta Zumarragako ikastetxeek.
Eskaera egiteko:
NANaren fotokopia
Diruz lagundu nahi diren jardueren memoria
Gastu eta sarreren aurrekontua
Zinpeko aitorpena, bestelako diru-laguntzak zehaztuz
Ogasuneko zerga obligazioak egunean dituela egiaztatuko duen agiria (Udalak eskatuko du ofizioz)..
Berdintasunaren jarraipen fitxa
Lehen aldiz aurkezten dutenek edo aldaketarik balego, aurrekoaz gain:
Erakundearen estatutuen fotokopia
Erakundearen IFKren fotokopia
Elkarteen Erregistro Nagusiaren ziurtagiria
Justifikazioa egiteko:
.
Ez du kosturik interesatuarentzat.
Aurreikusitako epea: 3 hilabete
Legezko gehiengo epea: 6 hilabete
Administrazio-isiltasunaren ondorioak: Aurkakoa
Tokiko Gobernu Batzarrak
Sustapen Soziokulturala - Kultura
Urtero egiten da deialdia
Eskatzaileek, administrazio publikoarekin harremanetan jartzen direnean, eskubidea izango dute dagokion prozeduran aplikagarriak diren araudiek eskatzen ez dituzten agiriak edo dagoeneko Administrazioak berak bere esku dituen agiriak ez aurkezteko.
Interesdunak diru-laguntza eskaera aurkeztean baimena ematen dio Udalari deialdian eskatutako nahitaezko dokumentazioa ofizioz eskura dezan.
Laguntza jaso ahal izateko aurrekontuetan diru erabilgarria egon beharko du.
Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Urretxuko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Urretxuko Udalera zuzenduta.