1.- Kirol talde federatu, erakunde eta elkarteek burutuko duten denboraldirako diru-laguntzak.
2.- Kirol-jarduera bereziak (kirol-ikuskizunak, lehiaketak, kluben urteurrenak…) antolatzeko diru-laguntzak
Eskaerak aurkezteko epea: 2025/04/25arte
Eskualdeko izaeraz euren jardunaren espezialitatea Legazpi, Urretxu, Zumarraga eta Ezkio-Itsasoko eremuan garatzen duten erakunde eta elkarteek.
Eskaera egiteko:
Jarduera arruntaren eta diruz lagundu beharreko aparteko jardueren memoria
Gastu eta sarreren aurrekontua
Banku-kontuaren titulartasunaren agiria
Zinpeko aitorpena, bestelako diru-laguntzak zehaztuz
Berdintasunaren jarraipen fitxa.
Dokumentu espezifikoak:
Federatutako kirolarien zenbakidun zerrenda
Teknikarien zenbakidun zerrenda, federazioan indarrean dagoen lizentzia dutenena
Lehian dauden talde/kirolarien kopurua
Dagokion bankuak, aurrezki-kutxak edo aseguru-agentziak igorritako agiria, eskaera egin duen entitatearen izenean erantzukizun zibileko asegurua egina dagoela ziurtatzeko, antolatzen dituen jarduerak estali ditzan.
Urte horretan erantzunkizun asegurua ordainduta dagoela ziurtatzeko agiria.
Lehen aldiz aurkezten dutenek edo aldaketarik balego:
Dagokion bankuak edo aurrezki-kutxak emandako agiria, kontu-korrontea eskaera egin duen entitatearena dela ziurtatzeko.
Erakundearen estatutuen fotokopia
Erakundearen IFKren fotokopia
Eusko Jaurlaritzako Kirol Elkarteen Erregistroko ziurtagiria
Zuzendaritza Batzordearen eraketa fitxa.
Justikikazioa egiteko:
-Gastu eta ordainketa justifikagiriak
-Jarduera burutu denaren dokumentazio grafikoa
-Baliagarria izan daiteken edozein dokumentazio
Ez du kosturik interesatuarentzat.
Eskaera orria eta agiriak jaso eta erregistratu.
Interesdunari eskabidearen kopia edo hartu-agiria eman.
Sustapen Soziokulturaleko Sailera bidali.
Tokiko Gobernu Batzarrak
Sustapen Soziokulturala - Kirolak
Egoitza soziala Urretxun, edo Zumarragan izatea, udalerri bietan euren jardunaren espezialitatea eremuan garatzen badute
Eskatzaileek, administrazio publikoarekin harremanetan jartzen direnean, eskubidea izango dute dagokion prozeduran aplikagarriak diren araudiek eskatzen ez dituzten agiriak edo dagoeneko Administrazioak berak bere esku dituen agiriak ez aurkezteko.
Interesdunak diru-laguntza eskaera aurkeztean baimena ematen dio Udalari deialdian eskatutako nahitaezko dokumentazioa ofizioz eskura dezan.
Laguntza jaso ahal izateko aurrekontuetan diru erabilgarria egon beharko du.
Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Urretxuko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Urretxuko Udalera zuzenduta.