Bizikidetasun egiaztagiria

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Helbide batean inskribatutako pertsonen zerrenda egiaztatzen duen agiria.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsona interesdunak edo haren legezko ordezkariak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NANren edo pasaportearen edo ordezko nortasun-agiriaren jatorria, edo, hala badagokio, bizileku-baimena edo AIZ.

Interesduna ez den beste pertsona batek egiten badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da interesdunaren identifikazio agiriaren fotokopiarekin.

Adingabea izanez gero, familia-liburua.

Adin nagusiko guztien baimena eskatuko da.

Helbide berean ez denean elkarrekin bizi, seme-alaba adingabe ziurtagiria eskatzearen kasuan; guraso-ahala egiaztatzeko dokumentua edo zeinekin bizi dadin aitaren baimena.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Herritarren Harrera Zerbitzua
      c/Iparragirre 20 20700 7:30 a 15:00
      943038080 / harrera@urretxu.eus

                ZENBAT KOSTATZEN DA?

                Ez du kosturik interesatuarentzat.

                PROZEDURAREN EPEA

                • Aurreikusitako epea: Berehala

                ARAUDI APLIKAGARRIA

                ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                Egiaztatu eta egiaztagiria egin.

                NORK ONARTU BEHAR DU?

                Idazkaritza

                IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                Administrazio Orokorra - Idazkaritza

                OHARRAK

                Eskaera presentziala ez dadila izan kasuan, ziurtagiria erroldatze-helbideari bidaliko zaio.

                DATU PERTSONALEN BABESA

                Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Urretxuko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Urretxuko Udalera zuzenduta.