Trakzio mekanikodun ibigailuen gaineko hobariak eta salbuespenak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

HOBARIAK: zergaren kuota osoari aplikatzen zaizkio:

Familia ugariak: kuotaren %30eko hobaria 5 edo plaza gehiagoko turismo ibilgailuetan, titularra familia ugari bateko norbait denean, baldin eta familia unitatearen urteko diru sarrera gordinak 80.000 eurotik gorakoak ez badira.

Ibilgailu historikoak eta antzinatasuna gutxienez 30 urte: kuotaren %100eko hobaria.

Ibilgailu hibridoak: kuotaren %60ko hobaria.

Motor elektrikoa duten ibilgailuak: kuotaren %90eko hobaria.

SALBUESPENAK: zergatik salbuetsita daude, besteak beste:

Mugikortasun murriztua duten pertsonentzako ibilgailuak (abenduaren 23ko 2.822/1998 Errege Dekretuko II. Eranskinaren A letran aipatuak), desgaitasuna duten pertsonen izenean matrikulatuak.

14 zaldi fiskaletik beherako ibilgailuak, desgaitasuna duten pertsonen izenean matrikulatuak, eta pertsona horiek soilik erabiltzekoak direnean, izan pertsona desgaituek gidatutako ibilgailuak nahiz horiek garraiatzeko ibilgailuak.

14 zaldi fiskaletik gorako ibilgailuak, %33 eta %65 arteko desgaitasun maila duten eta mugikortasun murriztua duten pertsonen izenean matrikulatuak, edo minusbaliotasun maila 100eko 65ekoa edo handiagoa duten pertsonak, beti ere, baldin eta ibilgailua gurpil-aulkia eramateko egokituta badago.

Bere ardurapean (guraso-ahalagatik, tutoretzan edo kuradoretzan) %65eko edo gehiagoko desgaitasun maila duen pertsona bat duten pertsonen jabetzako ibilgailuak.

*Salbuespen hauek ibilgailu batengatik bakarrik izango zaizkie aplikagarriak, horien onuradun diren subjektu pasiboei.

Herriko garraio zerbitzuari atxikitako autobus, mikrobus eta gainerako ibilgailuak, bere plaza kopurua (gidariarena barne) 9tik gorakoa bada.

Traktoreak, atoiak, erdiatoiak eta makineria, Nekazaritzako Makineria inskribatzeko Kartilaz hornituta daudenean.

NORK ESKA DEZAKE?

Ibilgailuaren titularrak edo bere lege-ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaera-orri orokorra.

Eskaera-orri ibilgailu hibrido eta elektrikoak.

NAN edo pasaportea, edo horien ordezko nortasun agiria, edo, hala badagokio, egoitza-baimena.

Interesduna ez den beste pertsona batek eskatzen edo sinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo egoitza-baimenaren fotokopiarekin. Tramitea eskatzen edo sinatzen duena pertsona interesduna ez beste bat bada.

Ibilgailuen Fitxa Teknikoa.

HONEZAZ GAIN:

Familia ugariak:

Familia ugariaren titulua indarrean.

Hala badagokio, Bizikidetza Unitate Bereziaren profila egiaztatzeko dokumentazioa.

Familia unitatearen Errolda agiria (Udalak jarriko du).

Familia-unitatea osatzen duten kide guztien azken errenta-aitorpena, edo berori aurkeztu beharrik ez duela egiaztatzen duen ziurtagiria.

Desgaitasunen bat duten pertsonak:

Desgaitasun-ziurtagiria eta, hala badagokio, mugikortasun murriztuarena, organo eskudunak emana.

Zirkulazio Baimenaren fotokopia, desgaitasuna duen pertsonaren izenean.

Ibilgailuen Fitxa Teknikoaren fotokopia.

Ohiko gidaria azaltzen den ibilgailuaren aseguru-polizaren fotokopia.

Eskaera-orrian adierazi ibilgailuaren ezaugarriak, bere matrikula eta onuraren zergatia.

Desgaitasuna duten pertsonek gidatutako ibilgailuak:1) Gidatzeko Baimenaren fotokopia (aurrealdea eta atzealdea), eta 2) ibilgailua esklusiboki erabiliko duelaren zinpeko aitorpena.

Desgaitasuna duten perstonak garaiatzeko ibilgailuak: 1) Desgaitasuna duen pertsonaren eta ibilgailuaren ohiko gidariaren NANren fotokopiak, 2) Guraso-ahala, tutoretza edo kuradoretza tarteko, desgaitasuna duen pertsona bat bere kargu edukitzaren egiaztagiria, eta 3) Ibilgailua salbuespenaren onuraduna garraiatzeko bakarrik erabiltzen duela dioen zinpeko adierazpena.

Traktoreak, aotiak, erdi-atoiak eta nekazaritzarako makinaria:

Eskaera orrian adierazi ibilgailuaren ezaugarriak, bere matrikula eta onuraren zergatia.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Herritarren Harrera Zerbitzua
      c/Iparragirre 20 20700 URRETXU
      7:30 a 15:00
      943038080

      Postaz:
    • c/Iparragirre 20 20700 URRETXU

        E:postaz:
      • harrera@urretxu.eus, beti ere eskaera eta dokumentuan behar bezala sinatuta badaude

            Erregistro elektronikoa

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Ez du kosturik eskatzailearentzako

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            Eskaera eta gainontzeko dokumentazioa jaso.

            Sarrera erregistroa eman eta kopia bat interesdunari eman.

            Zerbitzu Ekonomikoetako Diruzaintza sailera bideratu

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Alkatetza

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            Zerbitzu Ekonomikoak - Kontuhartzailetza

            OHARRAK

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Urretxuko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Urretxuko Udalera zuzenduta.