Emakumeek historian zehar Euskal gizarteari egindako ekarpenak ikertzea eta ikertutakoaren emaitza ezagutzera ematea da lanaren xedea.
Emakumeek lan, gizarte, ekonomia, politika, hezkuntza, historia, artea, zaintza, osasuna, ikerkuntzan, herrigintzan, edota kultur arloan egindako ekarpen historikoa izango da ikerketa esparrua.
Bergarako Udalak, eta Laboratorium museoak (gizarte museoa den heinean), beka hau baliatu nahi dute emakumeen ekarpena zer nolakoa izan den jaso eta bide batez emakumeei zor zaien aitortza egiteko.
Interesa duen edozein pertsona fisiko edo juridikoa edo haien ordezkari legalak.
Norbanakoak edo horretarako osatutako lantaldeek eskatu dezakete.
Beste batzuk:
Bergarako Udala EIS (Erregistroen interkonexio sistema) zerbitzura atxikituta dago. Zerbitzu horren bidez, udal honetan aurkeztu behar diren agiriak beste administrazio batzuetan erregistratu daitezke, modu seguruan eta legezko adostasunarekin. Beraz, erregistratu daitezke ere:
ARGIBIDE GEHIAGO:
GIZARTE ZERBITZUAK. Berdintasuna
Udaletxea. San Martin Agirre plaza 1, 3. solairua
Tel.: 010 (Bergaratik) - luzapena: 1218
943 779 100 (Bergaratik kanpo) - luzapena 1218
e-maila: berdintasuna@bergara.eus
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua
Bekaren deialdia 2023ko urriaren 24ean Gipuzkoako Aldizkari ofizialean agitaratu zen
Alkatea
Bergarako Udala - Gizarte Zerbitzuak eta Sustapen Ekonomikoa
Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren ardurapean tratatuko dira, eskaera izapidetu ahal izateko. Indarrean dagoen araudiak aitortutako eskubideak erabili ahal izango dira helbide honetara zuzenduta:
Bergarako Udala
San Martin Agirre plaza 1,
20570 Bergara
Informazio osagarria eskuragarri dago Datuen Tratamendu Jardueren Erregistroan (www.bergara.eus/RAT).