Bergarako Udalaren aurrean interesdunaren izenean izapideak egiteko beste pertsona bati eman beharreko baimena ematea.
Borondatezko ordezkaritza honetaz baliatuta: interesdunak, jarduteko gaitasuna duenak, ordezkari baten bitartez jardutea erabakitzen du.
Ordezkaritza dokumentuen bidez egiaztatu beharko da.
ORDEZKARIAREN GAITASUNAK:
Ordezkaria denak Bergarako Udalaren aurrean jardun ahal izango du, ordezkatutako pertsona edo erakundearen izenean. Horrela:
- Ordezkatuaren datuak, eskabideak, espedienteak, ordainagiriak eta abar kontsultatu ahal izango ditu.
- Edozein izapide edo eskaera egin ahal izango du ordezkatuaren izenean.
- Ordezkatutako pertsona edo erakundeari zuzendutako jakinarazpen elektronikoen berri emateko mezu elektronikoa jasoko du, eta haietara sartu ahal izango da.
Jarduteko gaitasuna duen edozein pertsona fisiko edo juridikoak
________
Identitate-agiriak ez dira beharrezkoak izango baldin eta aurkezpen telematikoa egin eta izena emateko eskaeran (F0136B) parte hartzen duten pertsona guztiek elektronikoki sinatzen badute.
ORDEZKTATUA PERTSONA FISIKO ADINGABEA DENEAN, GAINERA:
BAIMEN-EMAILEA PERTSONA JURIDIKOA DENEAN, GAINERA:
Enpresak:
Entitateak (elkarteak, klubak, ....):
Ez da inolako dokumentaziorik aurkeztu beharko baldin eta Eusko Jaurlaritzako erregistroetan online bilatzaile publikoan egiaztatu badaiteke ordezkaria izango den pertsona hori entitatearen presidentea dela.
Bestelako kasuetan, baimen-ematea sinatzen duenak daukan ordezkaritza-ahalmena egiaztatzeko dokumentua: entitateko presidenteak eta idazkariak sinatutako ziurtagiria, non egiaztatuko den eskatzailea entitateko presidentea dela edo entitatearen izenean kudeaketa-lanak egiteko izendatuta dagoela.
Jabeen komunitateak:
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
Alkatea
Bergarako Udala - Idazkaritza
INDARRALDIA
Ordezkapenaren gehienezko indarraldia 5 urtekoa izango da, edo ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentuan adierazitako egunera arte. Aita edo ama izateagatiko ordezkaritzek seme-alaba adin nagusitasuna lortzen duen arte izango dute indarraldia.
ORDEZKARITZAREN BAJA
Edozein unetan ordezkariak edo ordezkatuak eskatu ahal izango du ordezkaritza horren baja Bergarako Udalaren aurrean.
Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren ardurapean tratatuko dira, eskaera izapidetu ahal izateko. Indarrean dagoen araudiak aitortutako eskubideak erabili ahal izango dira helbide honetara zuzenduta:
Bergarako Udala
San Martin Agirre plaza 1,
20570 Bergara
Informazio osagarria eskuragarri dago Datuen Tratamendu Jardueren Erregistroan (www.bergara.eus/RAT).