Alkar Lankidetza Gunea (cowork gunea) erabiltzeko baimen eskaera

Zer da? Zertarako da?

Lankidetza Gunearen helburua da Bergarako eta Debagoieneko ekintzaileei lanerako espazio partekatu bat eskaintzea pertsona bakarrentzat (aurrerantzean “postua”); lankidetzazko ekonomia ereduan oinarrituta, sinergiak sortzeko, elkarrekin ikasteko, harremanak sustatzeko eta proiektuak eta ezagutzak partekatzeko balioko duena.

Nork eska dezake?

Bergaran edo Debagoienean erroldatutako ekintzaileak (Enpresa proiektuan bi pertsona ekintzaile edo gehiago diren kasuetan nahikoa izango da eskatzailea Bergaran edo Debagoinean erroldatuta egotea).

Aurkeztu behar diren agiriak

____

Eskaera inprimakia (F0160) behar bezala beteta eta sinatuta.

Interesduna ez den beste pertsona batek aurkezten badu eskaria, ordezkaritza-agiria (F0136) aurkeztuko da, eta horrekin batera interesdunaren eta eskatzailearen NANa, pasaportea edo bizileku-baimena.

Horrekin batera, honako dokumentazioa aurkeztu beharko da:

a) Eskatzailearen NANa; ekintzaileak bat baino gehiago balira, ekintzaile guztien NAN agirien kopiak.

b) Negozio ekimenaren bideragarritasun plan bat egina badu eta Debagoieneko Garapen Agentziako pertsonal teknikoaren aldeko ebaluazioa jaso badu, plan horren kopia bat.

Udalak ofizioz egiaztatuko du eskatzaileak udalerrian bertan erroldatuta daudela; Bergaran erroldatuta ez dauden pertsonek dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko dute.

Non eskatzen da?

            Beste batzuk:

            Bergarako Udala EIS (Erregistroen interkonexio sistema) zerbitzura atxikituta dago. Zerbitzu horren bidez, udal honetan aurkeztu behar diren agiriak beste administrazio batzuetan erregistratu daitezke, modu seguruan eta legezko adostasunarekin. Beraz, erregistratu daitezke ere:

            • Edozein administrazio publikoko (udalak,aldundiak, autonomia-erkidegoak, estatuko administrazioa edo mendeko erakundeak) erregistro-arloko laguntza-bulegotan, beti ere EIS sisteman badago.
            • Postetxean, EBBE (ORVE) zerbitzuan.

            ARGIBIDE GEHIAGO:

            Garapen sozio-ekonomikoa
            Udaletxea
            San Martin Agirre plaza 1, 3. solairua, 20570 BERGARA
            943 779 100 - luz. 1221

            Kostua

            Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

            Erabakitzeko epea

            • Aurreikusitako epea: Bi hilabete.
            • Legezko epea: Hiru hilabete.
            • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

            Legeak eta arauak

            Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

            Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.

            Teknikariaren txostena, Garapen teknikaria.

            Batzorde informatzailearen irizpena, Herritartasuna

            Ebazpena, Alkatetzaren dekretua.

            Jakinarazpena, eskatzaileari.

              Organo erabakitzailea

              Alkatea

              Izapidetze honen ardura duen departamentua

              Bergarako Udala - Gizarte Zerbitzuak eta Sustapen Ekonomikoa

              Oharrak

              Datu pertsonalen babesa

              Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren ardurapean tratatuko dira, eskaera izapidetu ahal izateko. Indarrean dagoen araudiak aitortutako eskubideak erabili ahal izango dira helbide honetara zuzenduta:

              Bergarako Udala

              San Martin Agirre plaza 1,

              20570 Bergara

              Informazio osagarria eskuragarri dago Datuen Tratamendu Jardueren Erregistroan (www.bergara.eus/RAT).

              Tratamiento: 0502