Bergarako Udalak zenbait udal partzela herritarren eskura jarriko ditu aisialdirako baratze modura erabiltzeko. Udalak modu horretan aisialdi aktiborako eta inklusiborako topagune bat sustatuko du, gizatalde ezberdinen arteko elkarbizitza eta harremanak nahiz belaunaldi ezberdinen arteko trukea bultzatzeko; eta, aldi berean, nekazaritza ekologikoari bultzada bat emateko.
Helburuetako bat aisialdia den heinean, baratze hauetatik ateratako produktuak saltzea debekatuta egongo da eta, beraz, norberak kontsumitzeko eta etxeko erabilerarako soilik diren produktuak bakarrik landatu ahalko dira.
Ustiapenerako erabilera-baimena zozketaren bidez adjudikatuko da eskatzaile izan direnen artean. Urtebeteko aldirako emango da, urte bakoitzeko abenduaren 31ra arte, eta gehienez 2025eko abenduaren 31ra arte.
Behin betikoz esleipendunak diren pertsonak behartuta egongo dira elkarte bat sortzera baratzeak kudeatzeko eta, horrez gain, kudeaketaren udal arduradunarekin zuzeneko harremana izateko pertsona bat izendatu beharko dute.
Baratzeren bat adjudikatzeko lizentzia lortzeko onuradun izan ez direnekin, ordezkoen zerrenda osatuko da. Zerrenda bajak ordezkatzeko erabiliko da, baratze ekologikoak erabili eta gozatzeko okupazio lizentziaren bidez emandako eskubideari borondatez uko egin edo derrigorrez galdu izanagatik. Ondoren, hautagai den hurrengoari deituko zaio, aipaturiko zerrendan duen postuaren arabera, betiere lizentziaren indarraldian zehar.
Ikus HEMEN baratze parkeko partzelen planoa.
Ikus HEMEN onartu eta baztertuen behinbehineko zerrenda.
Ikus HEMEN 2022ko urriaren 5ean egindako lehenengo zozketaren emaitza.
Ikus HEMEN 2022ko azaroaren 10ean egindako bigarren zozketaren emaitza
Bergarako Baratze Parkean, aisialdiko baratze ekologikoak okupatzeko lizentzien onuradun izan ahalko dira Bergarako udalerrian erroldatuta dauden pertsonak, baldin eta udalerrian gutxienez azken sei hilabeteetan bizi badira – esleipen-deialdia argitaratzen denetik –, eta, gainera, honako baldintza hauek betetzen badituzte:
a) Bergarako Udalarekin zerga edo beste mota bateko betebeharretan egunean egotea.
b) Familia-unitatearen beste inolako kiderik beste baratze ekologiko baten esleipendun ez izatea.
c) Zigortua ez izana aurretik aisialdiko baratzea izan eta ordenantza honetan aurreikusitakoa ez betetzeagatik.
d) Baratzea erabiltzeko lizentzia-baimena indarrean jarri aurretik, udalak eta/edo elkarteak antolatutako baratze-zaintza ekologikoari buruzko derrigorrezko ikastaroa osorik egina izatea.
e) Baimenak irauten duten bitartean Bergaran erroldatuta egon beharko da, errolda aldaketak berarekin ekarriko luke baimena galtzea.
Baratzaren onuradun izateko honako baldintza hauek ere bete beharko dira:
_____
Udalak ofizioz egiaztatuko du eskatzailearen sei hilabete aurreko errolda eta egiazko bizilekua, arau-hausterik ez izatea eta udalarekin zerga betebeharretan edo bestelakoetan egunean dagoela.
Eskatzaileak alegatu badu, Bergarako Udalak ofizioz ere egiaztatuko du eskatzailea gizarte larrialdietarako laguntzen onuradun dela.
Beste batzuk:
Bergarako Udala EIS (Erregistroen interkonexio sistema) zerbitzura atxikituta dago. Zerbitzu horren bidez, udal honetan aurkeztu behar diren agiriak beste administrazio batzuetan erregistratu daitezke, modu seguruan eta legezko adostasunarekin. Beraz, erregistratu daitezke ere:
ARGIBIDE GEHIAGO:
Ingurumena zerbitzua
Hirigintza departamentua
943 779 100 – luz. 1230
Indarrean dauden ordenantza fiskalen arabera. Konkretuki:
Eskatzaileak fidantza jarri beharko du, utzitako materialak edo instalazioak jasan ditzakeen kalteei aurre egiteko.
OHARRA. Prozesuan sortuko diren dokumentu publikoak (zozketak, zerrendak, abisuak, etab.) ondorengo helbidean eskuragarri jarriko dira: https://www.bergara.eus/node/17049
Alkatea
Bergarako Udala - Ingurumena
Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren ardurapean tratatuko dira, eskaera izapidetu ahal izateko. Indarrean dagoen araudiak aitortutako eskubideak erabili ahal izango dira helbide honetara zuzenduta:
Bergarako Udala
San Martin Agirre plaza 1,
20570 Bergara
Informazio osagarria eskuragarri dago Datuen Tratamendu Jardueren Erregistroan (www.bergara.eus/RAT).