Covid-19ari aurre egiteko Bergarako merkataritza eta ostalaritza sektoreetako establezimenduek inbertsioak egiteko dirulaguntzak

Zer da? Zertarako da?

Bergarako merkataritza eta ostalaritzako establezimenduetan COVID-19ari aurre egiteko egin beharreko inbertsioei aurre egiteko dirulaguntzak arautzea.

Nork eska dezake?

Laguntza hauek jaso ahal dituzte honako baldintza hauek betetzen dituzten norberaren konturako langile edo autonomoek eta enpresa txiki edo ertainek:

Txikizkako merkataritza edo ostalaritzako enpresa izatea, eta enpresaren jarduera Jarduera Ekonomikoen Gaineko Zergan oinarri hauen I eranskinean jasotako multzo, talde edo epigrafeetakoren batean altan egotea.

Lan-jardun osoan hamar (10) langile gehienez izatea.

Enpresak egoitza soziala eta jardute-eremua Bergaran izatea eta zerbitzua publikoari ematea Bergarako udalerrian duen publikoari irekitako establezimendu baten bitartez (establecimiento abierto al público).

Jarduera ekonomikoen gaineko zergan, Bergaran egotea altan 2020ko martxoaren 14a baino lehen.

Aurkeztu behar diren agiriak

Eskatzaileak eskaera egingo du, derrigorrez, udalak prestatu eta oinarri hauei erantsitako F0176D inprimakia erabilita (ez da beste dokumenturik onartuko), eta eskaerarekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Interesatuaren izenean eskaera ordezkari batek aurkezten badu, ordezkaritza-agiria F0136 inprimakia erabilita, bertan zehaztutako dokumentuekin.

b) Eskatzailea pertsona fisikoa bada, NANa.

c) Eskatzailea pertsona juridikoa bada: eratze- edo aldaketa-eskritura (merkataritza-erregistroko idazpenaren araberakoa) eta identifikazio fiskaleko zenbakia (kopiak), eta enpresaren izenean eskaera egiten duen pertsona fisikoaren aldeko botere notarialaren kopia eta pertsona horren NANa.

d) Gizarte Segurantzan enpresaren eta langileen altaren agiriak.

e) Inbertsioen txostena, dagokion aurrekontuarekin edo fakturazioarekin.

Inbertsioa eskaera egiten den unerako burututa balego, aurrekontuaren ordez faktura aurkeztuko da.

f) Kontu korrontearen titularitatea egiaztatzen duen agiria.

g) Betebehar fiskaletan egunean daudela egiaztatzen duten Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuaren ziurtagiriak, baldin eta eskaera-inprimakian baimenik ez badute eman udalak hori egiaztatzeko.

h) Gizarte Segurantzako betebeharretan egunean daudela egiaztatzen duten Gizarte Segurantzaren ziurtagiriak, baldin eta eskaera-inprimakian baimenik ez badute eman udalak hori egiaztatzeko.

i) Helburu berarekin jasotako beste dirulaguntzen agiriak edo, jaso ez bada, zinpeko aitorpena.

Non eskatzen da?

        Internet bidez:

            Eskaerak Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira.Lehentasunez Udalaren Erregistro Elektronikoaren bidez aurkeztuko dira baina Udaleko Arreta Zerbitzuan ere (b@z) aurkeztu ahal izango dira aurrez 010 zenbakian ordua hartuta.

            Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik hasita, 2021eko martxoaren 31ra arte (egun hori barne).

            Kostua

            Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

            Erabakitzeko epea

            Legeak eta arauak

            GAOn argitaratutako oinarrietan jasotakoak

              Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

              Apirilaren 16an, www.bergara.eus orrialdean dirulaguntza luzatu zaiola ziurtatu ondoren, ordainketa egiteko 2021 maiatzaren 14a baino lehen F0178A inprimakia aurkeztu beharko da behar den bezala beteta eta sinatuta, eta horrekin batera honako dokumentazioa:

              Egindako inbertsioaren gastuak, fakturak eta merkataritzaren trafikoan baliozkoak diren gainerako agirien zerrenda eta ziurtatzen duten dokumentuak eta ordainketa agiriak. Egindako inbertsioen fakturen datak eta dagozkien ordainketak ere 2020ko martxoaren 14tik 2021eko maiatzaren 8ra bitartekoak izan beharko dira.

              Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzako ordainketetan eguneratuta dagoela adierazten duten ziurtagiriak, udalari baimena eman ez badiote.

              Ekimen berberarako jasotako beste diru-laguntzen agiriak, eta jaso ez badira, jaso ez direla adierazten duen zinpeko aitorpena F0178A inprimakia erabilita.

              Dokumentazio guzti hori aurkeztutako beharko da Erregistro Orokorrean, Erregistroko elektronikoaren bidez edo BAZ bulegoan (gogoratu BAZ bulegoan aurkezteko aurrez txanda hartu behar dela).

                Organo erabakitzailea

                Alkatea edo berak delegatuko duen organoa.

                Izapidetze honen ardura duen departamentua

                Bergarako Udala - Gizarte Zerbitzuak eta Sustapen Ekonomikoa

                Oharrak

                Dirulaguntzari buruzko behin betiko ebazpena jakinarazteko Bergarako Udaleko www.bergara.eus webgunean argitaratuko da 2021eko apirilaren 16an.

                ____

                -Apirilak 16an, www.bergara.eus orrian eskatzaile bakoitzak begiratu beharko du laguntza onartu zaion.

                -Laguntza kobratzeko, maiatzak 14a baino lehen, eskatzaileak, eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozeduran zehaztuta dagoen bezala, eskatzen den dokumentazioa aurkeztu beharko du.

                Datu pertsonalen babesa

                Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalak tratatuko ditu, eskaria izapidetu ahal izateko helburuarekin.

                Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–

                Indarrean dagoen araudiak babestutako eskubideak erabili ahal izango dira, helbide honetara zuzenduta:

                Bergarako Udala

                San Martin Agirre plaza, 1

                20570 Bergara