Ur-azpiegitura egiteko edo berritzeko dirulaguntzak

Zer da? Zertarako da?

Banakako ebaluazioaren erregimenean, baserri-auzoetako gune nagusitik isolatuta dauden eraikinetan, eta betiere udal-sareari lotuta ez daudenean, ur-horniduraren azpiegitura bat sartzeko edo berritzeko lanak finantzatzeko diru-laguntza. Laguntza honen helburua da ur-hornidurarako sare publikoa iristen ez den landa-guneetan ur hornidura bermatzea.

Udalak diru-laguntza hauek urtero argitaratzen ditu. Ikus dirulaguntzak

Nork eska dezake?

Dirulaguntzak pertsona fisikoek eta juridikoek eskatu ahal izango dituzte, betiere laguntzetarako deialdiaren aurreko urteko abenduaren 31ren aurretik Bergaran erroldatuta badaude edo bertan egoitza fiskala badute, landa-gunean dirulaguntzaren helburu den eraikina jabetzan baldin badute eta eraikin horren erabilera bizitegikoa bada eta/edo nekazaritza- edo abeltzaintza-ustiategikoa.

Higiezin guztiak dagokien katastroan alta emanda egon beharko dira, eta dirulaguntza kobratzeko derrigorrezkoa izango da obrak beharrezkoa den obra-baimena izatea.

Honako baldintza hauek ere bete beharko dituzte onuradunek:

a) Betebehar fiskaletan eta Gizarte Segurantzakoetan egunean egotea; baita Bergarako Udalarekin ere.

b) Azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. ataletan adierazitakoaren arabera, dirulaguntza jaso ezin izateko kausetako batean ez egotea.

Eskaerak aurkezteko epea: 2021eko abenduaren 31.

Aurkeztu behar diren agiriak

Interesatuak laguntza-eskaera Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko du, Udalak horretarako propio sortutako eskaera-inprimakia erabilita. Ez da beste dokumenturik onartuko.

Laguntza-eskaera aurkeztu ahal izango da obrak egiten hasi aurretik edo egin ondoren, oinarri orokorretan zehaztutako epearen barruan.

Dirulaguntzak eskatzeko honako dokumentuak behar bezala beteta eta sinatuta aurkeztu beharko dituzte:

1. Laguntza-eskaera obrak hasi aurretik egiten bada:

a) Dirulaguntza-eskaera, F0180 inprimakia erabilita.

b) Interesatuaren izenean eskaera ordezkari batek aurkezten badu, ordezkaritza-agiria (F0136) bertan zehaztutako dokumentuekin.

c) Laguntza eskatzen duen pertsonaren nortasun-agiria, egoitza-txartela edo pasaportea. Eta eskatzaileak pertsona juridikoa bada, IFZ.

d) Kontu korrontearen titularitatea egiaztatzen duen agiria.

e) Betebehar fiskaletan egunean dagoela egiaztatzen duen Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuaren ziurtagiria, betiere eskaera-inprimakian udalari baimenik eman ez badio hura egiaztatzeko.

f) Gizarte Segurantzako betebeharretan egunean dagoela egiaztatzen duen Gizarte Segurantzaren ziurtagiria, betiere eskaera-inprimakian Udalari baimenik eman ez badio hura egiaztatzeko.

g) Eraikinaren jabetzaren agiria.

h) Egin beharreko lan edo instalazioen memoria deskribatzailea, aurrekontuarekin.

i) Helburu bera lortzeko jasotako beste dirulaguntzen agiriak.

2. Laguntza-eskaera obrak amaitu ondoren egiten bada:

Artikulu honetako 1. puntuan jasotako dokumentuez gain, honako hauek:

a) Fakturak.

b) Ur-instalazioaren argazkiak, obrak eginda badaude.

Eskaerak puntu honetan aipatutako inprimakiari jarraituz ez aurkezteak laguntza ez onartzea eragingo du.

Udalak berak egiaztatuko du baldintza hauek betetzen ote diren: erroldatzea, jarduera ekonomikoen gaineko zergan altan egotea eta eraikina katastroan altan egotea.

OHARRA: Kasu honetan Udalak dirulaguntza ematen badu, gastua 2021ean egin dela justifikatu beharko da 2022ko urtarrilaren 31 baino lehen

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • Bergarako Udala. B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

          ARGIBIDE GEHIAGO:
        • Hirigintza
          Udaletxea
          San Martin Agirre plaza 1, 2. solairua 20570 BERGARA
          943 779 100 - luz. 1230
          943779156

        Kostua

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Bi hilabete.
        • Legezko epea: Bi hilabete.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

        Legeak eta arauak

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.

        Eskaera eta dokumentazioa izapidetzearen departamentu arduradunari bideratu.

        Teknikariaren txostena.

        Lurraldeko batzorde informatzailearen irizpena.

        Ebazpena, Alkatearen Dekretua.

        Eskatzaileari jakinarazpena.

          Organo erabakitzailea

          Alkatea

          Izapidetze honen ardura duen departamentua

          Bergarako Udala - Hirigintza

          Oharrak

          - DIRU-LAGUNTZAREN ZENBATEKOA:

          Udalak berariazko baldintzak betetzen dituztenei honako dirulaguntza emango die: ur-hornidurarako materiala erostean edo eraberritze- edo hobetze-lanen exekuzioan izan duten kostuaren % 50, baina gehienez ere 8.000,00 euroko mugarekin etxebizitza edo ustiategi bakoitzeko

          - ERABAKITZEKO EPEA:

          Erabakia hartzeko bi hilabeteko epea izango du gehienez –eskaera dokumentazio guztiarekin aurkezten denetik kontatzen hasita –.

          Epe hori igaro ondoren Udalak eskaeraren baten gainean berariazko erabakirik hartuko ez balu, ulertu ahal izango da ez dela eskaera hori onartu.

          Erabakiaren proposamena formulatu aurretik, Udalak beharrezko deritzon informazio osagarri guztia eskatu ahal izango du batzorde informatzailearen bitartez.

          Eskaera egin aurretik, udal teknikariarekin egotea gomendatzen da.

          Dirulaguntza eskatzeko eskaera-inprimakia (F0180) behar bezala beteta eta sinatuta aurkeztu beharko da, gainontzeko dokumentazioarekin.

          Eskaera udal erregistroan aurkeztu beharko da eta erregistroa eman ondoren Hirigintzara pasatuko da.

          Datu pertsonalen babesa

          Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalak tratatuko ditu, eskaria izapidetu ahal izateko helburuarekin.

          Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–

          Indarrean dagoen araudiak babestutako eskubideak erabili ahal izango dira, helbide honetara zuzenduta:

          Bergarako Udala

          San Martin Agirre plaza, 1

          20570 Bergara