Udaleko mendi eta lorezaintzako brigadek beren lanetan ateratako eta botatzeko den egurra eskatzea

Zer da? Zertarako da?

Deialdi honen helburua da udalak 2024. eta 2025. urteetan bere mendi, baso edo lorategietako lanetan sortu(ko) duen egurra doan ematea.

Une bakoitzean emateko dagoen egur-kantitatearen arabera, loteak egingo dira eta zozketatik ateratako lehentasunaren arabera eskainiko dira.

Nork eska dezake?

Eskaera aurkeztu ahal izango dute Bergaran erroldatutako pertsona fisikoak, eta baita irabazi asmorik ez izan eta Bergaran egoitza duten pertsona juridikoek ere.

Eskaera aurkezten duten pertsona fisiko zein juridikoak Bergarako Udalarekiko betebeharretan egunean egotea ezinbestekoa izango da.

Lehentasuna izango dute zozketan pertsona fisikoak.

Aurkeztu behar diren agiriak

Interesa duten pertsonak bere eskaera aurkeztu beharko dute derrigorrez plegu honi eransten zaion inprimakia erabilita (F0169).

Eskaera horrekin batera, honako dokumentuak aurkeztu beharko dituzte:

  1. Eskatzailearen identifikazio-agiria (IFZ, NAN, AIZ- Atzerritarren identifikazio zenbakia, pasaportea).
  2. Eskaera pertsona juridiko batek egiten badu, elkarteen Estatutuak edo beste edozein dokumentu egiaztatzen dutenak ez duela irabazi asmorik.
  3. Interesa duen pertsonaren ordezkaritza beste pertsona batek egiten badu eskaera ordezkaritza inprimakia (F0136) behar bezala beteta eta sinatuta, bertan zehazten den dokumentazioarekin batera.

Eskaera aurkeztu hutsak dakar plegu honetan jasotako baldintzen onarpena.

Non eskatzen da?

            Beste batzuk:

            Bergarako Udala EIS (Erregistroen interkonexio sistema) zerbitzura atxikituta dago. Zerbitzu horren bidez, udal honetan aurkeztu behar diren agiriak beste administrazio batzuetan erregistratu daitezke, modu seguruan eta legezko adostasunarekin. Beraz, erregistratu daitezke ere:

            • Edozein administrazio publikoko (udalak,aldundiak, autonomia-erkidegoak, estatuko administrazioa edo mendeko erakundeak) erregistro-arloko laguntza-bulegotan, beti ere EIS sisteman badago.
            • Postetxean, EBBE (ORVE) zerbitzuan.

            ARGIBIDE GEHIAGO:

            Idazkaritza
            943 779 100 - luz. 1120

            Kostua

            Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

            Erabakitzeko epea

            • Aurreikusitako epea: Hiru hilabete.
            • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

            Legeak eta arauak

            Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

            Onartutako eskaeren zerrenda eginda baldintzen pleguko 6. puntuari jarraituz, zozketa egingo da eta zozketa horren emaitza kontuan hartuta une bakoitzean dauden loteak adjudikatuko dira.

              Organo erabakitzailea

              Alkatea

              Izapidetze honen ardura duen departamentua

              Bergarako Udala - Idazkaritza

              Oharrak

              Datu pertsonalen babesa

              Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren ardurapean tratatuko dira, eskaera izapidetu ahal izateko. Indarrean dagoen araudiak aitortutako eskubideak erabili ahal izango dira helbide honetara zuzenduta:

              Bergarako Udala

              San Martin Agirre plaza 1,

              20570 Bergara

              Informazio osagarria eskuragarri dago Datuen Tratamendu Jardueren Erregistroan (www.bergara.eus/RAT).