Berdintasunaren aldeko ekintzak eta programak garatzeko elkarte eta taldeei dirulaguntzak

Zer da? Zertarako da?

Gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren aldeko ekintzak edo programak egiteko, Bergarako irabazi asmorik gabeko elkarte, kolektibo edo erakundeentzako dirulaguntzak dira.

Ekintza edo programa deialdia argitaratzen den urtean egin beharko dira eta honako alor hauek sustatu beharko dituzte: emakumeen ahalduntze eta partaidetza, biztanleen sentsibilizazioa, balio diskriminatzaileak aldatzea, historian emakumeek egindako lana agerian jartzea, etab.

Covid19ren ondorioz bizi dugun egoera kontuan izanda, dirulaguntza honen bitartez finantzatu ahal izango dira “bizitzak erdigunera/ zaintzak erdigunera” kontzeptuarekin lotura duten proiektuak: zaintza krisiaren azterketa eta hobekuntza-proposamenak egitea, emakume-talde zaurgarrienen egoera hobetzeko egitasmoak, zaintzarako ekimen kolektiboak… Halaber, aurkeztu ahal izango dira konfinamenduak indarkeria matxista jasaten duten emakumeengan izan duen eragina aztertu edota hobetzeko helburua duten proiektuak.

Ikus: Dirulaguntzak

Dirulaguntza eskaerak 2022/06/14a arte aurkeztu daitezke.

Nork eska dezake?

Dirulagun­tza hauen onuradun izan daitezke irabazi asmorik gabekoak diren elkarteak edo erakundeak, betiere egoi­tza soziala Bergaran badute eta Bergarako udalerrian genero-berdintasunarekin lotutako jarduerak gauza­tzen badituzte. Jarduera horiek Bergarako herritarrei bideratuak izan behar dira; hau da, ez dira diruz lagunduko elkarte edo erakundearen kideei soilik bideratutako ekintzak.

Aurkeztu behar diren agiriak

Dirulaguntzak eskatzeko honako dokumentuak behar bezala beteta eta sinatuta aurkeztu beharko dituzte:

- Dirulaguntza-eskaera, F0098A (D01) inprimakia erabilita

Eskatzen den dirulaguntza 3.000 eurotik beherakoa denean, betebehar fiskaletan eta Gizarte Segurantzakoetan egunean dagoela egiaztatzen duten agiriak zinpeko aitorpen batekin ordezkatu ahal izango dira.

- Dirulaguntza-eskaera - Entitatearen datuak, F0098 (D05) inprimakia erabilita

- Dirulaguntza-eskaera - Entitatearen jardueren programa, F0098 (D06) inprimakia erabilita

- Dirulaguntza-eskaera - Aurrekontua, F0098 (D07) inprimakia erabilita

- Beharrezkoa balitz, udal izapideak egiteko baimena, F0136 inprimakia erabilita.

Oharra: Elkarteei dagokienez, berez elkartearen ordezkari legala lehendakaria da eta berak egin beharko lituzke eskaerak. Berak eskaerak egindakoan, ez du F0136 inprimakia aurkeztu behar. Aurkeztu behar du Elkarteen Erregistro agiria non azaltzen den bera dela lehendakaria.

Gerta daiteke lehendakariak botere notarial bat ematea beste bati. Kasu horretan botere notariala aurkeztu beharko luke.

Lehendakariak berak edo botere notariala duenak eskaera ez badute egiten, lehendakariak edo botere notariala duenak baimena eman behar dio beste bati F0136 inprimakia erabilita, eta horri erantsiko litzaioke aurreko puntuan aipatutako erregistroko agiriaren kopiaz gain, lehendakariaren edo botere notariala duen pertsonaren NANa.

Ez aritzeko baimenak ematen une oro, lehendakariak nahi badu, baimena eman dezake, adibidez udalaren aurrean edozein gestio egiteko 2022an, inprimakian hori adierazita.

Hori egiten badute, eskaneatu eskaerarekin batera eta itzuli egingo zaie, hurrengoan ere erabiltzeko.

- IFZ (NIF), aurreko urteetan aurkeztu ez badute.

- Elkarteek Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroan inskribatuta daudela egiaztatu beharko dute, eta horretaz gain aurkeztu egin beharko dute entitatearen edo elkartearen eratze-aktaren kopia, berorren estatutuak eta une horretan zuzendaritza-batzordea nortzuk osatzen duten. Dokumentazio hori udalak aurretik baldin badu, zinpeko aitorpena aurkeztu beharko dute esanez udalak duen dokumentazio horrek indarrean jarraitzen duela.

- Eskatzailearen NANa.

Goian aipatutako eredu horiei ez jarraitzeak laguntza-eskaera ez onartzea eragingo du. Halaber, ereduari jarraiturik ere, atal guztiak ez badira betetzen eta bertan proiektuak baloratzeko informazioa ez bada azaltzen, puntu horiek baloratu gabe geratuko dira.

--

Dirulaguntzaren justifikazioa 2023ko urtarrilaren 31 baino lehen egingo da.

Dirulaguntza justifikatzeko eta dirulaguntza ordaintzeko aurkeztu beharreko agiriak ondorengoak dira eta behar bezala beteta eta sinatuta aurkeztu beharko dira:

a) Dirulaguntza ordaintzeko eskaera, F0098 (D20) inprimakia erabilita.

b) Balantzea, F0098 (D22) inprimakia erabilita.

c) Aurrekontuarekiko desbideraketa garrantzitsuenak, F0098 (D23) inprimakia erabilita.

d) Gastuen zerrenda sailkatua, F0098K (D24) inprimakia erabilita.

e) Diru-sarreren zerrenda sailkatua, F0098 (D25) inprimakia erabilita.

f) Jarduerak justifikatzeko memoria, F0098K (D26) inprimakia erabilita.

g) Udal izapidea egiteko baimena, beharrezkoa balitz (F0136 inprimakia).

h) Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten beste diru-sarreren edo dirulaguntzen xehetasun-zerrenda, haien zenbatekoa eta jatorria adierazita, eta agiriak erantsita. Bestelako dirulaguntzarik ez badute jaso, horrela adierazi beharko dute.

i) Programatutako jarduerei buruzko dokumentazio grafikoa (kartelak, esku-programak, liburuxkak, banatutako idatzizko materiala, prentsa-oharrak, etab.).

Non eskatzen da?

            Beste batzuk:

            Bergarako Udala EIS (Erregistroen interkonexio sistema) zerbitzura atxikituta dago. Zerbitzu horren bidez, udal honetan aurkeztu behar diren agiriak beste administrazio batzuetan erregistratu daitezke, modu seguruan eta legezko adostasunarekin. Beraz, erregistratu daitezke ere:

            • Edozein administrazio publikoko (udalak,aldundiak, autonomia-erkidegoak, estatuko administrazioa edo mendeko erakundeak) erregistro-arloko laguntza-bulegotan, beti ere EIS sisteman badago.
            • Postetxean, EBBE (ORVE) zerbitzuan.

            ARGIBIDE GEHIAGO:

            Berdintasun zerbitzua
            943 779 100 - luz. 1218

            Kostua

            Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

            Erabakitzeko epea

            • Aurreikusitako epea: Bi hilabete.
            • Legezko epea: Bi hilabete.
            • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

            Legeak eta arauak

            Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

            • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
            • Eskaera eta dokumentazioa izapidetzearen ardura duen departamentura bideratu.
            • Teknikariaren txostena, Gizarte zerbitzuak.
            • Batzorde informatzailearen irizpena, Herritartasuna.
            • Ebazpena, Alkatetzaren dekretua.
            • Jakinarazpena, eskatzaileari.

              Organo erabakitzailea

              Alkatea

              Izapidetze honen ardura duen departamentua

              Bergarako Udala - Gizarte Zerbitzuak eta Sustapen Ekonomikoa

              Oharrak

              Urtero argitaratutako deialdia da eta eskaerak aurkezteko epea deialdi bakoitzean zehazten da.

              Datu pertsonalen babesa

              Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalak tratatuko ditu, eskaria izapidetu ahal izateko helburuarekin.

              Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–

              Indarrean dagoen araudiak babestutako eskubideak erabili ahal izango dira, helbide honetara zuzenduta:

              Bergarako Udala

              San Martin Agirre plaza, 1

              20570 Bergara