Kirol elkarteentzako urteroko diru-laguntzak

Zer da? Zertarako da?

Egoitza Bergaran duten -edo beste herriren batean (betiere Bergaran kirol modalitate horretarako kirol entitaterik ez badago)- eta bergararrekin diharduten irabazi asmorik gabeko kirol entitateei zuzendutako udal diru-laguntzak.

Udalak dirulaguntza hauek urtero argitaratzen ditu.

Ikus: http://www.bergara.eus/eu/herritarren-zerbitzura-dirulaguntzak

Nork eska dezake?

Bergaran egoitza duten -edo beste herriren batean (betiere Bergaran kirol modalitate horretarako kirol entitaterik ez badago)- eta bergararrekin diharduten irabazi asmorik gabeko kirol entitateak.

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Jarduera-programa.
  • Izaera bereziko edo/eta noizean behingo kirol jarduerak antolatzeko orria.
  • Aurrekontua, gastuen eta diru-sarreren zerrenda xehe sailkatuta.
  • Dagokion federazioak emandako ziurtagiria, non jasoko den federazio-lizentzia duten kirolarien eta teknikarien zerrenda, eta haien maila, sexu eta erroldatua dagoen herria bereizturik.
  • Eskola-kirolean dituzten kirolarien kopurua, maila eta sexua bereizturik.
  • Kirol-entitatearen bazkide-kopurua eta hilero edo urtero ordaintzen duten kuotaren zenbatekoa.
  • Diru-kitapena sinatua, egindako gastuak eta diru-sarrerak xehe zehazturik.
  • Udalari baimenik eman ezean:
    • Ogasunekiko betebeharretan egunean egotearen ziurtagiria.
    • Gizarte Segurantzarekin egunean egotearen ziurtagiri ofiziala.

Non eskatzen da?

        ARGIBIDE GEHIAGO:
      • Agorrosin
        Agorrosin kirolgunea
        Boni Laskurain 19 20570 BERGARA
        943 779 095

      Kostua

      Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

      Erabakitzeko epea

      • Aurreikusitako epea: Bi hilabete.
      • Legezko epea: Bi hilabete.
      • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

      Legeak eta arauak

      Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

      • Eskaera jaso, dokumentazioa aztertu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
      • Eskaera eta dokumentazioa izapidetzeko ardura duen departamentuari bideratu.
      • Teknikariaren txostena, kirola.
      • Batzordearen onarpena.
      • Ebazpena, Alkatetzaren Dekretua.
      • Eskatzaileari jakinarazpena.

        Organo erabakitzailea

        Alkatea

        Izapidetze honen ardura duen departamentua

        Bergarako Udala - Kirolak

        Oharrak

        Datu pertsonalen babesa

        Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalak tratatuko ditu, eskaria izapidetu ahal izateko helburuarekin.

        Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa

        Indarrean dagoen araudiak babestutako eskubideak erabili ahal izango dira, helbide honetara zuzenduta:

        Bergarako Udala

        San Martin Agirre plaza, 1

        20570 Bergara