Idazle Eskolan ikasten dutenentzako dirulaguntzak.

Zer da? Zertarako da?

Idazle Eskolak, Bergarako UNEDen baitan, antolatzen dituen modulu eta hitzaldietan parte hartzea sustatzeko dirulaguntzak ematea.

OHARRA:

Bergarako UNEDeko Idazle Eskolak 2024-2025 ikasturtean antolatutako ikastaroetako parte hartzea diruz lagunduko da 2025an ere.

Nork eska dezake?

Diru-laguntza eskuratu nahi duen bizilagunak ondorengo baldintzak bete beharko ditu:

  • Bergaran erroldatuta egotea ikastaroa hasi baino 12 hilabete lehenagotik.
  • Azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. zatiek adierazitako kausaren baten pean ez egotea.
  • Egunean egotea betebehar fiskaletan eta Gizarte Segurantzakoetan eta baita Udalarekin ere.

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Nortasun Agiri Nazionala.
  • Interesduna ez den beste pertsona batek aurkezten badu eskaria, ordezkaritza-agiria (F0136A) aurkeztuko da, eta horrekin batera interesdunaren eta eskatzailearen NANa, pasaportea edo bizileku-baimena.
  • Matrikularen ordainagiria.
  • Idazle Eskolaren ziurtagiria, ikastaroan parte hartu izana egiaztatuko duena.
  • Eta %100eko laguntza lortu ahal izateko, horietaz gain, ikastaroa egin duen garaian langabezian egon dela ziurtatzen duen "Bizitza laborala" izeneko agiria edo garai horretan ikaslea zela egiaztatuko duen agiria.

Non eskatzen da?

            Beste batzuk:

            Bergarako Udala EIS (Erregistroen interkonexio sistema) zerbitzura atxikituta dago. Zerbitzu horren bidez, udal honetan aurkeztu behar diren agiriak beste administrazio batzuetan erregistratu daitezke, modu seguruan eta legezko adostasunarekin. Beraz, erregistratu daitezke ere:

            • Edozein administrazio publikoko (udalak,aldundiak, autonomia-erkidegoak, estatuko administrazioa edo mendeko erakundeak) erregistro-arloko laguntza-bulegotan, beti ere EIS sisteman badago.
            • Postetxean, EBBE (ORVE) zerbitzuan.

            ARGIBIDE GEHIAGO:

            Euskara departamentua
            Udaletxea
            San Martin Agirre plaza 1 - 1., 20570 BERGARA
            943 779 100 - luz. 1250

            Kostua

            Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

            Erabakitzeko epea

            • Aurreikusitako epea: Bi hilabete.
            • Legezko epea: Hiru hilabete.
            • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

            Legeak eta arauak

            Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

            • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
            • Eskaera eta dokumentazioa izapidetzearen ardura duen departamentura bideratu.
            • Teknikariaren txostena, Euskara.
            • Ebazpena, Alkatetzaren dekretua.
            • Jakinarazpena, eskatzaileari.
            • Ordainketa/Itzulketa gauzatu.

            Organo erabakitzailea

            Alkatea

            Izapidetze honen ardura duen departamentua

            Bergarako Udala - Euskara

            Oharrak

            Datu pertsonalen babesa

            Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren ardurapean tratatuko dira, eskaera izapidetu ahal izateko. Indarrean dagoen araudiak aitortutako eskubideak erabili ahal izango dira helbide honetara zuzenduta:

            Bergarako Udala

            San Martin Agirre plaza 1,

            20570 Bergara

            Informazio osagarria eskuragarri dago Datuen Tratamendu Jardueren Erregistroan (www.bergara.eus/RAT).