Herriko ikastetxeentzako dirulaguntzak, euskara-maila apaleko umeentzat eskolaz kanpoko errefortzu-saioak bidera ditzaten.
Eskaera aurkezteko epea: ikasturte bakoitzaren hasieran, urriaren 15a baino lehen. Lagunduko diren jarduerak ikasturte horretan zehar eskainiko direnak dira.
Laguntza bi zatitan ordainduko da: %60 laguntza onartutakoan eta %40 ikasturte amaieran, jardueraren memoria onartu ondoren. Memoria uztailaren 15a baino lehen aurkeztu beharko da.
Bergarako Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak.
Beste batzuk:
Bergarako Udala EIS (Erregistroen interkonexio sistema) zerbitzura atxikituta dago. Zerbitzu horren bidez, udal honetan aurkeztu behar diren agiriak beste administrazio batzuetan erregistratu daitezke, modu seguruan eta legezko adostasunarekin. Beraz, erregistratu daitezke ere:
ARGIBIDE GEHIAGO:
Euskara departamentua
Udaletxea
San Martin Agirre plaza 1 - 1., 20570 BERGARA
943 779 100 - luz. 1250
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
Alkatea
Bergarako Udala - Euskara
Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren ardurapean tratatuko dira, eskaera izapidetu ahal izateko. Indarrean dagoen araudiak aitortutako eskubideak erabili ahal izango dira helbide honetara zuzenduta:
Bergarako Udala
San Martin Agirre plaza 1,
20570 Bergara
Informazio osagarria eskuragarri dago Datuen Tratamendu Jardueren Erregistroan (www.bergara.eus/RAT).