San Martzial erromeri egunean mahaiak eta aulkiak erabiltzeko eskaera

Zer da? Zertarako da?

San Martzial erromeri egunean mahaiak eta aulkiak alokatzeko eskaera.

2022an, erromeria uztailaren 3an ospatuko da.

Nork eska dezake?

Edozein herritarrek eskaera egin dezake.

Aurkeztu behar diren agiriak

Ez dagokio

Non eskatzen da?

    Bertaratuta:
  • Seminarixoko txarteldegian
    San Martin Agirre plaza 20570 BERGARA

              ARGIBIDE GEHIAGO:
            • Kultura departamentua
              Errekalde jauregia
              Juan Irazabal 1 20570 BERGARA
              943 779 100 - luz. 1080

            Kostua

            • Eskatzaile bakoitzeko 150 euroko fidantza jarri beharko da, eta hiru mahaitik gora 300 euro (hau da, 4 edo 5 mahai hartzeko, 300 euroko fidantza jarri beharko da).
            • Mahaiak:
              • Eskatzaile bakoitzak ezingo du 5 mahai baino gehiago eskatu.
              • Eskatzaile bakoitzak alokatzen duen mahai bakoitzeko gehienez ere 8 aulki eta 8 edalontzi eskatu ahal izango ditu.
              • Mahai bakoitzaren alokatze-kostua: 25 euro.

            Mahaiak eta aulkiak alokatzeko tokia, egunak eta orduak: ekainaren 15 (asteazkena) eta 22 (asteazkena), Seminarixoko leihatilan.

            Fidantza bueltatzeko egunak eta ordutegia: uztailaren 6 eta 7an, 17:30-20:30ak bitartean, Seminarixoko leihatilan.

            Erabakitzeko epea

            • Aurreikusitako epea: Momentuan.
            • Legezko epea: Berehala.

            Legeak eta arauak

            • Udalak onartutako araudia (dokumento honetan jasota) -

            Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

            Ez dagokio

            Organo erabakitzailea

            Izapidetze honen ardura duen departamentua

            Bergarako Udala - Kultura

            Oharrak

            San Martzial erromeri eguna San Martzial egunaren ondorengo igandean egiten da. San Martzial eguna igandea suertatzen bada, egun horretan bertan ospatzen da erromeria.

            Mahaiak eta aulkiak jasotzeko eguna: Erromeri egunaren bezperan.
            Hau da, uztailaren 2an (larunbatean) 17:00etatik 20:00etara San Martzialgo kanparako sarreran

            Mahaiak eta aulkiak entregatzeko eguna:
            San Martzialgo erromeriaren ondoren (uztailak 3) mahaiak eta aulkiak jasotzeko puntu konkretu bat jarriko da San Martzialen.
            Mahaiak eta aulkiak 18:30etik 21:30ak arte entregatu ahal izango dira. Materiala entregatzen duenari Udaleko seilua jarriko zaio. Materialaren eskatzaile bakoitzak kultura zerbitzuan eskaera egiterakoan eman zitzaion orria eraman beharko du materiala entregatzerakoan, han jarriko diotelako seilua.
            Alokatutako aulkiak eta mahaiak hartutako egoera berean eta 18:30etik 21:30era entregatzen ez dituenak ez du seilurik jasoko, eta ondorioz, fidantza galdu egingo du. Gero Kultura Zerbitzuan fidantza jasotzeko aukera izango du seilua duen orria entregatzen duenak.

            Datu pertsonalen babesa

            Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren ardurapean tratatuko dira, eskaera izapidetu ahal izateko. Indarrean dagoen araudiak aitortutako eskubideak erabili ahal izango dira helbide honetara zuzenduta:

            Bergarako Udala

            San Martin Agirre plaza 1,

            20570 Bergara

            Informazio osagarria eskuragarri dago Datuen Tratamendu Jardueren Erregistroan (www.bergara.eus/RAT).