Ferian parte hartzeko eskaera: Erramu Zapatuko feria

Zer da? Zertarako da?

Azokan artisauek, abeltzainek eta bertako barazki, fruta eta elikagaien ekoizleek parte hartu ahal izango dute

Ekintzaren eguna: 2023ko apirilaren 1a, larunbata

Feriaren lekua:San Martin plaza, Ibargarai hiribidea, Seminarioko patioa eta Simon Arrieta plaza

Ordutegia: 9:30etik 14:30era

Eskaera egiteko epea: 2023ko martxoaren 6ra arte (egun hori barne).

Eskaera egiteko epea luzatu egin da 2023-02-27an Alkateak emandako dekretuaren arabera.

Onartu eta baztertukoen behinbehineko zerrenda (Alkateak 2023-03-14an emandako dekretua)

Nork eska dezake?

Azokan artisauek, abeltzainek eta bertako barazki, fruta eta elikagaien ekoizleek parte hartu ahal izango dute

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Eskaera egiten duen pertsonaren identifikazio-agiria (NAN, AIZ, Pasaportea)
  • Enpresaren IFK, eskaera eginiko produktuen salmentari dagokiona
  • IAEn alta emanda egotea.
  • Gizarte Segurantzan eta Ogasunean egunean daudela ziurtatzen duen agiria.
  • Osasuneko erregistro-zenbakia edo osasuneko baimena (giza kontsumorako elikagaien kasuan).
  • Elikagaiak manipulatzeko txartela, edo baliokidea den ikastaroaren ziurtagiria, ontziratu gabeko produktuen salmentaren kasuan. Bost urte baino gehiagoko dokumenturik ez da onartuko.
  • Nekazaritzarako ustiategiaren txartela.

OHARRAK:

Dokumentu guztiek pertsona edo enpresa beraren izenean egon behar dute.

Ez da tramitatuko dokumentazioa irakurtezina edota osatugabea duen inolako eskaerarik.

Dokumentazio guztia ez aurkeztea arrazoi nahikoa izango da onartutakoen zerrendan ez sartzeko.

Non eskatzen da?

    Posta elektronikoaz:
  • ferixabergara@bergara.eus

          ARGIBIDE GEHIAGO:
        • Hirigintza
          Udaletxea
          San Martin Agirre plaza 1, 2. solairua 20570 BERGARA
          943 779 100 - luz. 1230
          943779156

        Kostua

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Hilabete bat.
        • Legezko epea: Hiru hilabete.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

        Legeak eta arauak

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        Ez dagokio

        Organo erabakitzailea

        Alkatea

        Izapidetze honen ardura duen departamentua

        Bergarako Udala - Hirigintza

        Oharrak

        Urtero egiten da deialdia eta bertan zehazten da eskaerak egiteko epeak, baldintzak...

        Datu pertsonalen babesa

        Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren ardurapean tratatuko dira, eskaera izapidetu ahal izateko. Indarrean dagoen araudiak aitortutako eskubideak erabili ahal izango dira helbide honetara zuzenduta:

        Bergarako Udala

        San Martin Agirre plaza 1,

        20570 Bergara

        Informazio osagarria eskuragarri dago Datuen Tratamendu Jardueren Erregistroan (www.bergara.eus/RAT).