Kontseilua organo aholkularia, kontsultakoa, informatzailea, behatzailea eta ekintzen sustatzailea da. Ekintza horien bidez, emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasuna lortu eta emakumeen partaidetza bultzatu nahi da udalerriko bizitza politikoan, kulturalean, ekonomikoan eta sozialean.
Ondoren zerrendatutako Bergarako elkarteak edota horren legezko ordezkariak, behar den baimenarekin.
Banaka eta irabazi asmorik gabe berdintasunaren aldeko jarduerak egiten dituzten pertsonak edo gaiarekin interes egonkorra dutela adierazten dutenak.
Eskatzailearen NAN, AIZ edo pasaportea
Interesduna ez den beste pertsona batek aurkezten badu eskaria, ordezkaritza-agiria (F0136) aurkeztuko da, eta horrekin batera interesdunaren eta eskatzailearen NANa, pasaportea edo bizileku-baimena.
Beste batzuk:
Bergarako Udala EIS (Erregistroen interkonexio sistema) zerbitzura atxikituta dago. Zerbitzu horren bidez, udal honetan aurkeztu behar diren agiriak beste administrazio batzuetan erregistratu daitezke, modu seguruan eta legezko adostasunarekin. Beraz, erregistratu daitezke ere:
ARGIBIDE GEHIAGO:
Berdintasun zerbitzua
943 779 100 - luz. 1218
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
Alkatea
Bergarako Udala - Gizarte Zerbitzuak eta Sustapen Ekonomikoa
Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren ardurapean tratatuko dira, eskaera izapidetu ahal izateko. Indarrean dagoen araudiak aitortutako eskubideak erabili ahal izango dira helbide honetara zuzenduta:
Bergarako Udala
San Martin Agirre plaza 1,
20570 Bergara
Informazio osagarria eskuragarri dago Datuen Tratamendu Jardueren Erregistroan (www.bergara.eus/RAT).