Auzo-taxi programarako diru-laguntzaren eskaera

Zer da? Zertarako da?

Taxia erabiltzeko diru-laguntzen emakida, garraio publikoko zerbitzu erregularra erabiltzerik ez duten landa-auzoetako biztanleentzat -Angiozar, Goiauzoa, Basalgo, Osintxu (diseminatua), Buruñao, San Juan, Elorregi, Sanantonabat, Elosu eta Aldaiegia-, herri barruan bidaiatzeko (beraien etxebizitzatik erdigunera -kaskora- eta alderantziz). Bergarako taxi-lizentzia eduki eta Bergarako Udalarekin programa honetarako hitzarmena sinatu duten taxilariekin egingo dira bidaiak.

Nork eska dezake?

Interesa duen edozein pertsona fisiko, betiere ondorengo baldintzak betetzen baditu:

  • Edozein momentutan, programak irauten duen bitartean
  • Bergaran erroldatuta egotea
  • Auto propiorik ez izatea
  • 65 urtetik gorakoa edo 16-25 urte bitartekoa izatea; edo, 25 urtetik gorakoa izanda, autonomiarik ez izatea.
  • Diru-laguntzen 38/2003 Lege Orokorrak 13. artikuluan aurreikusten dituen debekuetako batean ere sartuta ez egotea.
  • Udalarekiko betebehar fiskaletan egunean egotea.

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Eskabide-orria sinatzen duenaren identifikazio-agiria (IFZ, NAN, AIZ- Atzerritaren Identifikazio Zenbakia-, pasaportea...).
  • Eskatzailea ordezkari baten bitartez ari bada,modu berean aurkeztu beharko du honen kopia, eta baita ordezkaritza justifikatzen duen dokumentazioa (familia-liburua, ...).
  • Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzan egunean egotearen egiaztagiriak. Ziurtagiri hauen ordez, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erantzukizunpeko adierazpena (II. eranskina) aurkeztu ahal izango du, Diru-Laguntzen Lege Orokorraren araudia onartzen duen 887/2006 Errege Dekretuaren 24.4 artikuluak aurreikusten duenaren arabera.
  • Eskatzailea 38/2003 Legeak (Diru- Laguntzen Orokorrak) 13. artikuluan aurreikusten dituen debekuetako baten ere sartuta ez dagoela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena, II. eranskineko eredua erabilita.
  • Zinpeko deklarazioa, non adieraziko diren xede bera finantzatzeko beste entitate edo erakunde batzuei eskatutako edo eskatzea aurreikusi diren diru-laguntzak; zehaztuta erakundearen izena eta jasotako edo eskatutako diru-laguntza. Honetarako II. Eranskineko eredua erabiliko da.
  • Hala badagokio, autonomiarik ez duela egiaztatzen duen egiaztagiria, 3. artikuluan jasotako ezaugarriekin.
  • Udalak ofizioz aztertuko du biztanleen erroldan erroldatuta dagoela, kotxe propiorik ez duela eta udalarekiko betebehar fiskaletan egunean dagoela.

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 BERGARA
        010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

          ARGIBIDE GEHIAGO:
        • Hirigintza
          Udaletxea
          San Martin Agirre plaza 1, 2. solairua 20570 BERGARA
          943 779 100 - luz. 1230
          943779156

        Kostua

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Hamabost egun.
        • Legezko epea: Bi hilabete.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

        Legeak eta arauak

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        Ez dagokio

        Organo erabakitzailea

        Alkatea

        Izapidetze honen ardura duen departamentua

        Bergarako Udala - Hirigintza

        Oharrak

        Auzo-taxi txartela eskuratuta, bidaia egiteko interesa duen pertsonak 3 ordu lehenago deitu edo whatsapp-a bidali beharko du txartelean jasoko den telefonora.

        Bidaiak honako egun eta orduen barruan egingo dira (abuztuan izan ezik):

        Astelehenetik ostiralera: 7:30 – 20:00.

        Larunbatetan: 09:00-14:00.

        Igande eta jaiegunetan egindako bidaiak ez dira diruz lagunduko, ezta abuztuan egindako bidaiak ere.
        Bidaia hasi aurretik taxilariak egiaztatu beharko du erabiltzaileak eta honek eskatutako zerbitzuak Auzo-taxi programaren diru-laguntzak jasotzeko baldintzak betetzen dituztela, eta horretarako honako pauso hauek eman beharko ditu, erabiltzaileak bete beharko dituenak diru-laguntza jaso ahal izateko:

        • AUZO-TAXI TXARTELA: Erabiltzaileari Auzo-taxi txartela eskatuko dio, eta indarrean dagoela egiaztatu beharko du.
        • NORTASUNA EGIAZTATZEA: Egiaztatuko du zerbitzua eskatu duen pertsona Auzo-taxi txartelak esaten duena dela.
        • IBILBIDEA: Egiaztatuko du erabiltzaileak eskatutako ibilbidea hiri-eremuan eta auzo-taxi programan aurreikusitako eremuaren barruan dagoela.

        Zehaztutako aktuazio guztiak egin ondoren, taxilariak egindako ibilbide bakoitzeko formulario bat bete beharko du, taxi-gidariak eta erabiltzaileak sinatuko dutena (hiru ale).

        Erabiltzaileak bidaia amaitutakoan 3 euro ordainduko dizkio taxi-gidariari. Ondoren, aurreko puntuan aipatutako formularioaren ale bat eta faktura erabiltzaileari emango dizkio. Programa honen barruan emandako zerbitzuagatik faktura hori gehienez 12 eurokoa izango da (BEZ barne), larunbat goizetan izan ezik. Larunbat goizetan 14 eurokoa (BEZ barne) izango da.

        Taxi-gidaria bidaia bakoitzean auzotar bat baino gehiago jasotzen ahaleginduko da, efizientzia eta jasangarritasuna bermatzeko.

        Datu pertsonalen babesa

        Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalak tratatuko ditu, eskaria izapidetu ahal izateko helburuarekin.

        Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa

        Indarrean dagoen araudiak babestutako eskubideak erabili ahal izango dira, helbide honetara zuzenduta:

        Bergarako Udala

        San Martin Agirre plaza, 1

        20570 Bergara