Gizarte zerbitzuen arloan diharduten elkarteentzako dirulaguntzak

Zer da? Zertarako da?

Bergarako udalerrian gizarte zerbitzuen arloan jarduerak egiten dituzten irabazi asmorik gabeko elkarteei dirulaguntzak emateko baldintzak arautzea.

Udalak dirulaguntza hauek urtero argitaratzen ditu. Ikus: Dirulaguntzak.

Nork eska dezake?

Legez eratuta dauden, irabazi asmorik gabekoak diren eta gizarte zerbitzuen arloan diharduten elkarteek, betiere beren ekintzek deialdi honen xedearekin bat egiten badute, eta nagusiki, honako taldeei bideratutakoak: bazterketa-arazoak dituztenei, desgaitasunen bat dutenei, hirugarren adinekoei, eta zerbitzu sozialen beharra duten beste edozein talderi. Aldi berean, Euskal Autonomi Erkidegoan edo Nafarroan erroldatuta egon behar dira, eta egoitza soziala, ordezkaritza bat edo administrazio-egitura iraunkor bat izan behar dute Bergaran edo Debagoienean.

Aurkeztu behar diren agiriak

Dirulaguntzak eskatzeko honako dokumentuak behar bezala beteta eta sinatuta aurkeztu beharko dituzte:

- Dirulaguntza-eskaera, F0098A (D01) inprimakia erabilita

- Dirulaguntza-eskaera - Proiektuaren memoria, F0098 (D12) inprimakia erabilita

- Dirulaguntza-eskaera - Aurrekontua, F0098 (D14) inprimakia erabilita

- Dirulaguntza-eskaera - Elkartearen datuak, F0098 (D17) inprimakia erabilita

- Udal izapideak egiteko baimena, F0136 inprimakia erabilita.

Oharra: Elkarteei dagokienez, berez elkartearen ordezkari legala lehendakaria da eta berak egin beharko lituzke eskaerak. Berak, eskaerak egindakoan, ez du F0136 inprimakia aurkeztu behar. Aurkeztu behar du Elkarteen Erregistro agiria non azaltzen den bera dela lehendakaria.

Gerta daiteke lehendakariak botere notarial bat ematea beste bati. Kasu horretan botere notariala aurkeztu beharko luke.

Lehendakariak berak edo botere notariala duneak eskaera ez badute egiten, lehendakariak edo botere notariala duenak baimea eman behar dio beste bati F0136 inprimakia erabilita, eta horri erantsiko litzaioke aurreko puntuan aipatutako erregistroko agiriaren kopiaz gain, lehendakariaren edo botere notariala duen pertsonaren NANa.

Borondatezko ordezkaritza egiteko aukera dago: (hemen)

Eskaerak artikulu honetan aipatutako inprimakiei jarraituz ez aurkezteak laguntza ez onartzea eragingo du. Halaber, nahiz eta inprimakiak erabili, atal guztiak ez badira betetzen eta bertan proiektuak baloratzeko informazioa ez bada azaltzen, puntu horiek baloratu gabe geratuko dira.

--

Dirulaguntzaren justifikazioa 2025eko urtarrilaren 31 baino lehen egingo da.

Dirulaguntza justifikatzeko jarraian zehaztutako dokumentazioa aurkeztu beharko da. Inprimakiak behar bezala beteta eta sinatuta aurkeztu beharko dira.

a.- Dirulaguntza ordaintzeko eskaera, F0098 (D20) inprimakia erabilita

b.- Balantzea, F0098 (D22) inprimakia erabilita

c.- Aurrekontuarekiko desbiderapen garrantzitsuak, F0098 (D23) inprimakia erabilita

d.- Gastuen zerrenda sailkatuta, F0098 (D24) inprimakia erabilita

e.- Diru-sarreren zerrenda sailkatua, F0098 (D25) inprimakia erabilita

f.- Proiektua justifikatzeko memoria, F0098 (D28) inprimakia erabilita. Gehienez ere, 6 orrikoa izango da, A-4ko tamainan, orrialde batetik idatzita, Arial 11ko hizkiaz eta 1,5 puntuko lerroartearekin.

g.- Udal izapidea egiteko baimena, beharrezkoa balitz (F0136 inprimakia).

h.- Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten beste diru-sarreren edo dirulaguntzen xehetasun-zerrenda, haien zenbatekoa eta jatorria adierazita, eta agiriak erantsita. Bestelako dirulaguntzarik ez badute jaso, horrela adierazi beharko dute.

i.- Programatutako jarduerei buruzko dokumentazio grafikoa (kartelak, esku-programak, liburuxkak, banatutako idatzizko materiala, prentsa-oharrak, etab.).

Non eskatzen da?

        ARGIBIDE GEHIAGO:

        Gizarte zerbitzuak
        943 779 100 - luz. 1210

        Kostua

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Bi hilabete.
        • Legezko epea: Bi hilabete.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

        Legeak eta arauak

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
        • Eskaera eta dokumentazioa izapidetzearen ardura duen departamentura bideratu.
        • Teknikariaren txostena, Gizarte zerbitzuak.
        • Batzorde informatzailearen irizpena, Herritartasuna.
        • Ebazpena, Alkatetzaren dekretua.
        • Jakinarazpena, eskatzaileari.

          Organo erabakitzailea

          Alkatea

          Izapidetze honen ardura duen departamentua

          Bergarako Udala - Gizarte Zerbitzuak eta Sustapen Ekonomikoa

          Oharrak

          Urtero argitaratutako deialdia da eta eskaerak aurkezteko epea deialdi bakoitzean zehazten da.

          Datu pertsonalen babesa

          Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren ardurapean tratatuko dira, eskaera izapidetu ahal izateko. Indarrean dagoen araudiak aitortutako eskubideak erabili ahal izango dira helbide honetara zuzenduta:

          Bergarako Udala

          San Martin Agirre plaza 1,

          20570 Bergara

          Informazio osagarria eskuragarri dago Datuen Tratamendu Jardueren Erregistroan (www.bergara.eus/RAT).