ERAGIN programa. Enpresa edo ekintzaileei laguntzeko dirulaguntza.

Zer da? Zertarako da?

Oinarri hauen xedea da, herriko merkataritza- eta industria-eremuetako funtzio ekonomikoa mantentzen eta areagotzen laguntzea, 50 langile edo hortik behera dituzten Bergarako enpresei zuzenduta.

Dirulaguntza-programa horren barne, hiru laguntza-mota hauek emango dira:

Ekintzailea: Enpresa berria sortzean egindako inbertsioei aurre egiten laguntzeko. Enpresa berria ulertuko da dela deialdia argitaratu baino gehienez urte bat lehenago eratutakoa.

Azterlana: Azterlan teknologikoak egiten laguntzeko.

Erreleboa: Enpresen (pertsona fisiko zein juridikoen) enpresa-ondorengotza/erreleboa egiten laguntzeko.

Udalak dirulaguntza hauek urtero argitaratzen ditu. Ikus: Dirulaguntzak

Nork eska dezake?

Oinarri hauetan araututako dirulaguntzak jaso ahal izateko, enpresek (pertsona fisiko zein juridikoek) honako baldintzak bete beharko dituzte:

Baldintza orokorrak

- Lantokia Bergaran egotea, eta baita enpresaren egoitza soziala eta fiskala ere.

- Jarduera ekonomikoen gaineko zergan altan egotea Bergaran.

- Betebehar fiskaletan eta Gizarte Segurantzakoetan egunean egotea, eta baita Bergarako Udalarekin ere.

- Azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. ataletan adierazitakoaren arabera, dirulaguntza jaso ezin izateko kausetako batean ere ez egotea.

Ez dira Bergarako Udalaren dirulaguntzen onuradun izango sexuaren aldetik edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 3-1 artikuluan jasotako diskriminazio anizkoitzeko faktoreen aldetik diskriminatzaileak diren jarduerak egiten dituzten pertsona fisiko edo juridikoak. Era berean, ez dira onuradun izango sexu-diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio-zehapena edo zehapen penala jaso dutenak ere, dagokion zehapenean ezarritako aldian.

Ezin izango dira ere onuradun izan honako egoeratakoren batean aurkitzen diren pertsona fisiko edo juridikoek:

a) Epai irmoz zigorturik daudenak dirulaguntzak jasotzeko eskubiderik ez izatera, 38/2003 Legearen, Tratu Berdintasunari eta Diskriminaziorik Ezari buruzko uztailaren 12ko 15/2022 Legearen, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arauaren edo aplikagarri den beste zeinahi arauren arabera.

b) Indarreko legeriak botere publikoei dirulaguntzak ematea galarazten dien edozein inguruabarren pean daudenak.

- Jarduera garatzeko lokalak eta bertan burutzen den jarduerak Bergarako Udalaren aurrean egoera erregularizatuta izatea.

Baldintza espezifikoak

Aurreko puntuan jasotako baldintzez gain, jarraian laguntza-mota bakoitzerako zehaztutako baldintzak ere bete beharko dira. Zehazki honako hauek:

EKINTZAILEA:

a.- Enpresa jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta emanda egotea 2024ko urtarrila 1a eta 2024ko abendua 1a bitartean.

b - Proiektuak gutxienez lanpostu berri bat sortu izan behar du eskaera egin aurreko 12 hilabeteetan zehar, lanaldi osokoa edo partzialekoa. Lanpostu hori proiektuaren sustatzailearena ere izan daiteke.

c - Azken 6 hilabeteetan plantillan 50 langile edo gutxiago eduki izana.

d- Bideragarritasun Plan bat eginda izatea eta Debagoieneko Garapen Agentziako teknikarien aldeko ebaluazioa jasota izatea.

AZTERLANA:

a - Azken 6 hilabeteetan plantillan 50 langile edo gutxiago eduki izana.

ERRELEBOA:

a - Azken 6 hilabeteetan plantillan 50 langile edo gutxiago eduki izana

b.- Enpresa-ondorengotza/erreleboa prestatzen hasita egotea, 2023ko urtarriletik aurrera enpresak aholkularitza bat kontratatuz.

Aurkeztu behar diren agiriak

_________

DIRULAGUNTZAK ESKATZEKO honako dokumentuak aurkeztu beharko dira:

  • Eskaera inprimakia (F0117A) behar bezala beteta eta sinatuta.
  • Interesduna ez den beste pertsona batek aurkezten badu eskaria, ordezkaritza-agiria (F0136) aurkeztuko da, eta horrekin batera interesdunaren eta eskatzailearen NANa, pasaportea edo bizileku-baimena.
  • Enpresa pertsona fisikoa bada, NANa.
    Enpresa pertsona juridikoa bada, berriz, eratze edo aldaketa eskritura (merkataritza erregistroko idazpenaren araberakoa) eta identifikazio fiskaleko zenbakia, eta eskaera egiten duen pertsonaren aldeko ahalorde notariala. Ahalorde hori behar bezala inskribatu behar da, hala badagokio, Merkataritza Erregistroan edo, ordezkaritza pertsonala izanez gero, dokumentu publikoan.
  • Horiez gain, eskatutako laguntzaren arabera, honako dokumentu hauek ere aurkeztu beharko dira:
    • EKINTZAILEA
      - Gizarte Segurantzako Langileen Zerrenda Izenduna (RNT) agirien fotokopiak, deialdiaren aurreko 6 hilabeteetakoak.
      - Egindako inbertsioen aurrekontu edota fakturak.
      - Webguneak eta sare sozialak diseina­tzeko aurrekontu edota fakturak.
    • AZTERLANA
      - Gizarte Segurantzako Langileen Zerrenda Izenduna (RNT) agirien fotokopiak, deialdiaren aurreko 6 hilabeteetakoak.
      - Egingo den azterlan teknologikoaren proposamena eta aurrekontuaren fotokopia.
    • ERRELEBOA
      - Gizarte Segurantzako Langileen Zerrenda Izenduna (RNT) agirien fotokopiak, deialdiaren aurreko 6 hilabeteetakoak.
      - Egingo den errelebo-protokoloaren proposamena eta aurrekontua.

Enpresa batek baino gehiagok egingo duten proiektu komuna bada, enpresa bakoitzak eskaera bat egin beharko du, eta horretan adierazi zein enpresarekin batera aurkezten duen proiektu komuna.

______

DIRULAGUNTZAREN JUSTIFIKAZIOA
Programa honen barne diruz lagunduko diren gaztu guztiak 2024ko abenduaren 1erako amaituta egon beharko dira.
Dirulaguntza emateko helburua bete egin duela zuritzeko onuradunak 2025eko urtarrilaren 31ko epemuga izango du. Horretarako zuriketa inprimakia (F0117B) behar bezala beteta eta sinatuta aurkeztu beharko da

Non eskatzen da?

        ARGIBIDE GEHIAGO:

        Garapen sozio-ekonomikoa
        Udaletxea
        San Martin Agirre plaza 1, 3. solairua, 20570 BERGARA
        943 779 100 - luz. 1221

        Kostua

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Bi hilabete.
        • Legezko epea: Hiru hilabete.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

        Legeak eta arauak

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
        • Teknikariaren txostena, Garapen teknikaria.
        • Batzorde informatzailearen irizpena, Herritartasuna
        • Ebazpena, Alkatetzaren dekretua.
        • Jakinarazpena, eskatzaileari.
        • Ziurtagiriak aurkeztu
        • Ordainketa/Itzulketa gauzatu.

        Organo erabakitzailea

        Alkatea/Tokiko Gobernu Batzarra

        Izapidetze honen ardura duen departamentua

        Bergarako Udala - Gizarte Zerbitzuak eta Sustapen Ekonomikoa

        Oharrak

        Dirulaguntza hau eskatzeko ez da egongo eperik; beraz, diru-laguntza aurkezteko epea aurrekontua agortu arte irekita egongo da, baina gehienez ere deialdiari dagokion urteko abenduaren 1a arte.

        Datu pertsonalen babesa

        Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren ardurapean tratatuko dira, eskaera izapidetu ahal izateko. Indarrean dagoen araudiak aitortutako eskubideak erabili ahal izango dira helbide honetara zuzenduta:

        Bergarako Udala

        San Martin Agirre plaza 1,

        20570 Bergara

        Informazio osagarria eskuragarri dago Datuen Tratamendu Jardueren Erregistroan (www.bergara.eus/RAT).