Dirulaguntza hauekin lortu nahi da enpresa berriei jardueraren hasieran laguntza bat emateaz gain, herrian hutsik dauden lokalen erabilera berreskuratzea, eta bereziki Bergarako Hirigune Historikoan hutsik dauden lokalen erabilera.
Aldi berean, belaunaldien arteko erreleboa ere lagundu nahi da, jarduerek jarraitu dezaten eta, horrenbestez, eskualdatutako jardueretarako lokalen alokairuak ere diruz lagunduko dira.
Azkenik, kanpotik etorrita, Bergaran kokatu diren enpresei ere laguntza eman nahi zaie.
Udalak dirulaguntza hauek urtero argitaratzen ditu. Ikus: Dirulaguntzak.
Laguntza jaso ahal izango dute deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita 2023ko abenduaren 1era arte jarraian jasotako egoeretako batean dauden enpresek eta baita Bergaran enpresa martxan jartzeko asmoa dutenek ere:
- Bergaran sortu eta Bergaran egoitza izanda jardun-eremua gutxienez Bergaran daukaten enpresek.
- Kanpotik Bergarara etorritako enpresek.
- Bergaran eskualdatutako jardueren titular berriek.
Halaber, jaso ahal izango dute 2021eko urtarrilaren 1etik eta dirulaguntza hauen deialdia argitaratu arte aurreko pasartean jasotako egoera batean egon diren eta eskaera egindako unean martxan jarraitzen duten enpresek.
Alokairu-laguntza hau eskuratu eta jaso ahal izateko, eskatzaileek baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Eskaera egiten den unean egoitza soziala Bergarako udalerrian izatea, eta Bergaran mantentzea gutxienez hurrengo bi urteetan.
b) Jarduera ekonomikoen gaineko zergan altan egotea Bergaran. Udalak ofizioz egiaztatuko du.
c) Negozio-ekimenaren bideragarritasun plan bat egina izatea eta Debagoieneko Garapen Ekonomikorako Agentziako Pertsonal Teknikoaren aldeko ebaluazioa jasotakoa.
d) Hasierako plantilla hamar langile edo gutxiagokoa izatea.
e) Udalari dirulaguntza eskatzean eta dirulaguntza jasotzen ari diren bitartean enpresa betebehar fiskaletan eta Gizarte Segurantzakoetan egunean egotea; baita Bergarako Udalarekin ere.
f) Irudi korporatiboa gutxienez euskaraz izatea.
g) Web-gunea izanez gero, jasoko den dirulaguntzaren azken ordainketarako gutxienez ele bietan izatea.
h) Kanpora begira egingo den komunikazioa gutxienez euskaraz izatea.
i) Azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. ataletan adierazitakoaren arabera, dirulaguntza jaso ezin izateko kausetako batean ez egotea.
Ez dira Bergarako Udalaren dirulaguntzen onuradun izango sexuaren aldetik edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 3-1 artikuluan jasotako diskriminazio anizkoitzeko faktoreen aldetik diskriminatzaileak diren jarduerak egiten dituzten pertsona fisiko edo juridikoak. Era berean, ez dira onuradun izango sexu-diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio-zehapena edo zehapen penala jaso dutenak ere, dagokion zehapenean ezarritako aldian.
Ezin izango dira ere onuradun izan honako egoeratakoren batean aurkitzen diren pertsona fisiko edo juridikoek:
a) Epai irmoz zigorturik daudenak dirulaguntzak jasotzeko eskubiderik ez izatera, 38/2003 Legearen, Tratu Berdintasunari eta Diskriminaziorik Ezari buruzko uztailaren 12ko 15/2022 Legearen, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arauaren edo aplikagarri den beste zeinahi arauren arabera.
b) Indarreko legeriak botere publikoei dirulaguntzak ematea galarazten dien edozein inguruabarren pean daudenak.
Lokalek eta jarduerek, berriz, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Alokatzen den lokalak eta bertan burutzen den jarduerak Bergarako Udalaren aurrean bere egoera erregularizatuta izatea gutxienez dirulaguntza jasotzen den bitartean. Udalak hori ofizioz egiaztatutako du.
b) Lokalean zerbitzu- edo industria-jarduera bat burutzea.
c) Bergarako udalerrian dagoen lokal pribatu bat alokairuan izatea.
d) Jarduera berria izatea, eskualdaketa (traspasoa) edota, kanpotik etorrita, Bergaran kokatu den enpresa bat izatea.
Ulertuko da eskualdaketa (traspasoa) egon dela baldin eta ondoren jasotako kasuetariko bat gertatu bada:
1.- Errentamendu-kontratuaren lagapena (zesioa) egin bada, 29/1994 Legearen 32. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz (29/1994 Legea, Hiri Errentamenduena).
2.- Lokalaren jabeak lokalaren errentamenduarekin batera negozioaren eskualdaketa (traspasoa) egin badu. Negozioaren eskualdaketa egon dela ulertuko da baldin eta lehen ematen ziren zerbitzu guztiak edo batzuk ematen badira edo lehen saltzen ziren produktu guztiak edo batzuk saltzen badira, eta bi hilabete baino epe motzagoa pasatu bada.
3.- Jardueraren titularra eta lokalaren errentaria izan dena hil edo jubilatu ondoren, jarduerarekin haren oinordekoek jarraitzen badute.
4.- Jardueraren eta errentamenduaren titularra izan den sozietatea desegin ondoren, sozietate horren bazkide izandako batek (edo batzuek) jarduera berean jarraitzen badu(te).
e) Sexuaren aldetik edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 3-1 artikuluan jasotako diskriminazio anizkoitzeko faktoreen aldetik diskriminatzaileak izan daitezkeen jarduerarik ez egitea.
- Enpresa eratu gabe balego:
- Enpresa jadanik eratuta balego eta jarduera martxan:
ARGIBIDE GEHIAGO:
Garapen sozio-ekonomikoa
Udaletxea
San Martin Agirre plaza 1, 3. solairua, 20570 BERGARA
943 779 100 - luz. 1221
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
Alkatea
Bergarako Udala - Gizarte Zerbitzuak eta Sustapen Ekonomikoa
Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren ardurapean tratatuko dira, eskaera izapidetu ahal izateko. Indarrean dagoen araudiak aitortutako eskubideak erabili ahal izango dira helbide honetara zuzenduta:
Bergarako Udala
San Martin Agirre plaza 1,
20570 Bergara
Informazio osagarria eskuragarri dago Datuen Tratamendu Jardueren Erregistroan (www.bergara.eus/RAT).