Bergarako udalerrian ohiko egoitza izateko alokairu-erregimenean etxebizitza bat duten 18 eta 30 urte bitarteko gazteei etxebizitzaren alokairuaren zati bat ordaintzea helburutzat duen dirulaguntza da.
Udalak dirulaguntza hauek urtero argitaratzen ditu. Ikus: Dirulaguntzak.
Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte ondorengo baldintzak betetzen dituzten pertsonek:
Etxebizitza partekatzen duten gazte guztiak izan daitezke onuradun, baldin eta alokairu kontratua denek sinatzen badute eta gainontzeko baldintza guztiak betetzen badituzte. Kasu honetan, eskatzaile bakoitza bizikidetza-unitate independentea dela ulertuko da eta kontratua sinatu duten guztien artean hainbanatuta konputatuko da errenta.
Dirulaguntza hauei dagokienez, bizikidetza-unitatetzat hartuko da adinez nagusiko pertsona bakar bat edo bikote bat –kide biak adinez nagusikoak– eta kargura izan ditzaketen adin txikikoak eta baita etxebizitza horretan bizi den beste edonor ere.
Ikus:
Dirulaguntza eskatzeko honako agiriak aurkeztu beharko dira:
a) Eskaera, derrigorrez udalak prestatutako -eredu ofiziala erabilita. F0112 inprimakia.
b) interesatuaren izenean eskaera ordezkari batek aurkezten badu, ordezkaritza agiria F0136 bertan zehaztutako dokumentuekin.
c) Laguntza eskatzen duen pertsona bakoitzaren Nortasun Agiriaren edo egoitza-txartelaren fotokopia edo Pasaportea.
Adin txikikorik balego, Familia Liburuaren fotokopia ere aurkeztu beharko da.
d) Diruz laguntzea nahi den etxebizitzarena den eta indarrean dagoen alokairu-kontratuaren edo aurre-kontratuaren kopia.
e) Kontu korrontearen titularitatea egiaztatzen duen agiria.
f) Estatu mailan etxebizitzaren jabe edo usufruktuarioa ez izatearen ziurtagiria, laguntza eskatzen duten 18 urtetik gorako kide guztiena, jabetza erregistroak igorria, laguntza eskaera egin baino gehienez 30 egun lehenagokoa.
Etxebizitza baten titularkide izanez gero, honako agiriak ere aurkeztu beharko dituzte:
g) Bizikidetza-unitateko kide guztien eskaera egin aurreko azken 12 hilabetetako diru-sarreren egiaztagiriak edo eskaera egin ondorengo 12 hilabeterako aurreikusten diren diru-sarreren idatzizko froga agiriak: lan kontratuak, pentsioak, nominak edo beste diru-sarreren agiriak (dagokion erakundeak igorrita).
Udalak ofizioz egiaztatuko du erroldatze baldintzak betetzen direla eta baita eskatzaileak Bergarako udalarekin ordainketetan egunean egotearen betebeharra ere betetzen dutela.
Baldintzak edo betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko, Bergarako Udalak honako kontsulta hauek egingo dizkie beste administrazio batzuei 18 urtetik gorako titularkide edo bizikidetza-unitateko kide guztiei buruz:
- Foru Ogasunak:
- Errenta-maila (PFEZ)
- Ondare-maila
- Kontuen maila
- Ondasun higiezinak
- Zerga-betebeharrak egunean izatea.
-Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorra (GSDO):
- Lan-bizitza
- GSDOrekiko obligazioen ordainketan egunean egotea
Interesdunak era arrazoituan bere datuak kontsultatzearen aurka egiten badu, dirulaguntza izapidetu ahal izateko behar den dokumentazio guztia aurkeztu beharko du. Hala badagokio, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:
- Azken errenta-aitorpenaren kopia
Errenta-aitorpena egin ez badu, dagokion Foru Ogasunak emandako ziurtagiria, egin ez duela eta horretara behartuta ez dagoela jasotzen duena.
- Lan-bizitzari buruzko ziurtagiria, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiak emana
- Dagokion Foru Ogasunaren ziurtagiria, zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duena.
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duten Gizarte Segurantzaren ziurtagiriak.
Beste batzuk:
Bergarako Udala EIS (Erregistroen interkonexio sistema) zerbitzura atxikituta dago. Zerbitzu horren bidez, udal honetan aurkeztu behar diren agiriak beste administrazio batzuetan erregistratu daitezke, modu seguruan eta legezko adostasunarekin. Beraz, erregistratu daitezke ere:
ARGIBIDE GEHIAGO:
Gizarte zerbitzuak
943 779 100 - luz. 1210
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
Alkatea
Bergarako Udala - Gizarte Zerbitzuak eta Sustapen Ekonomikoa
Deialdia urtero egiten da eta eskaera egiteko epea aurrekontua agortu arte edo 2023/12/31 arte da.
Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren ardurapean tratatuko dira, eskaera izapidetu ahal izateko. Indarrean dagoen araudiak aitortutako eskubideak erabili ahal izango dira helbide honetara zuzenduta:
Bergarako Udala
San Martin Agirre plaza 1,
20570 Bergara
Informazio osagarria eskuragarri dago Datuen Tratamendu Jardueren Erregistroan (www.bergara.eus/RAT).