Droga-mendekotasunen eta beste mendekotasun psikologikoen tratamendurako udal dirulaguntzak

Zer da? Zertarako da?

Substantzia batzuen mendean dauden eta/edo beste mendekotasun psikologiko batzuk (ludopatia, teknologia berriekiko mendekotasuna...) dituzten edo kontsumo goiztiarraren ondorioz portaera arriskutsuak dituzten Bergarako bizilagunei Euskal Autonomia Erkidegoko tratamendu-zentro publikoetan eta itunpekoetan tratamendua jasotzeko bidea erraztea, bertarako joan-etorrietarako dirulaguntza emanez.

Nork eska dezake?

Interesdun den edozeinek edota horren legezko ordezkariak, behar den baimenarekin

a) Droga-mendekotasunak sortutako arazoak, bestelako mendekotasun psikologikoak edo kontsumo goiztiarren ondorioz portaera arriskutsuak dituzten Bergaran erroldatutako pertsonak, betiere tratamendu-programa bat egiten ari badira.

Halaber, kaltetuaren jarraipena egiten duen pertsona (senide edo laguna), kaltetuaren tratamenduak beharrezkotzat jotzen badu.

b) Kaltetuaren senitartekoak, bikotekideak eta lagunak, Bergaran erroldatuta badaude, baldin eta autolaguntza-taldeetan aritzen badira (baita pertsona kaltetua tratamenduan ez badago ere), haren egoera hobeto ulertzeko, tratamendua hartzera bultzatzeko, eta mendeko pertsona batekin bizitzeak sortzen dituen egoerak egoki gestionatzeko. Kasu horretan diru-laguntzak urtebeteko iraupena izango du gehienez ere.

Aurkeztu behar diren agiriak

- NAN, AIZ edo pasaportea

- Interesduna ez den beste pertsona batek aurkezten badu eskaria, ordezkaritza-agiria (F0136) aurkeztuko da, eta horrekin batera interesdunaren eta eskatzailearen NANa, pasaportea edo bizileku-baimena.

- Tratamendua egiten ari dela egiaztatzen duen ziurtagiria, tratamenduko zentroak emanda.

Non eskatzen da?

            Beste batzuk:

            Bergarako Udala EIS (Erregistroen interkonexio sistema) zerbitzura atxikituta dago. Zerbitzu horren bidez, udal honetan aurkeztu behar diren agiriak beste administrazio batzuetan erregistratu daitezke, modu seguruan eta legezko adostasunarekin. Beraz, erregistratu daitezke ere:

            • Edozein administrazio publikoko (udalak,aldundiak, autonomia-erkidegoak, estatuko administrazioa edo mendeko erakundeak) erregistro-arloko laguntza-bulegotan, beti ere EIS sisteman badago.
            • Postetxean, EBBE (ORVE) zerbitzuan.

            ARGIBIDE GEHIAGO:

            Gizarte zerbitzuak
            943 779 100 - luz. 1210

            Kostua

            Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

            Erabakitzeko epea

            • Aurreikusitako epea: Hilabete bat.
            • Legezko epea: Bi hilabete.
            • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

            Legeak eta arauak

            Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

            • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
            • Eskaera eta dokumentazioa izapidetzearen ardura duen departamentura bideratu.
            • Gizarte zerbitzuek hala baloratzen dutenean, dagokion teknikariarekin hitzordua jarriko da.
            • Teknikariaren txostena, Gizarte zerbitzuak.
            • Ebazpena, Alkatetzaren dekretua.
            • Jakinarazpena, eskatzaileari

              Organo erabakitzailea

              Alkatea

              Izapidetze honen ardura duen departamentua

              Bergarako Udala - Gizarte Zerbitzuak eta Sustapen Ekonomikoa

              Oharrak

              Datu pertsonalen babesa

              Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren ardurapean tratatuko dira, eskaera izapidetu ahal izateko. Indarrean dagoen araudiak aitortutako eskubideak erabili ahal izango dira helbide honetara zuzenduta:

              Bergarako Udala

              San Martin Agirre plaza 1,

              20570 Bergara

              Informazio osagarria eskuragarri dago Datuen Tratamendu Jardueren Erregistroan (www.bergara.eus/RAT).