Gobernuz kanpoko erakundeentzako diru-laguntzak ematea, honako programa hauek garatzeko:
a) Sentsibilizazio-jarduerak.
b) Garapen-bidean dauden herrialdeetan lankidetza-proiektuak garatzeko.
Udalak dirulaguntza hauek urtero argitaratzen ditu. Ikus: Dirulaguntzak
Legez eratuta dauden eta irabazi asmorik gabekoak diren Gobernuz Kanpoko Erakundeek eska dezakete diru-laguntza. Beren ekintzek deialdi honen xedearekin bat egin behar dute eta Euskal Autonomi Erkidegoan edo Nafarroan erroldatuak egon behar dira; eta egoitza soziala, ordezkaritza bat edo administrazio-egitura iraunkor bat Bergaran edo Debagoienean izan beharko dute.
Dirulaguntzak eskatzeko honako dokumentuak behar bezala beteta eta sinatuta aurkeztu beharko dituzte:
a) Sentsibilizaziorako
- Dirulaguntza-eskaera, F0098A (D01) inprimakia erabilita
- Dirulaguntza-eskaera - Proiektuaren laburpena, F0098 (D10) inprimakia erabilita
- Dirulaguntza-eskaera - Aurrekontua, F0098 (D14) inprimakia erabilita
- Dirulaguntza-eskaera - GKEren datuak, F0098 (D16) inprimakia erabilita
b) Garapenerako
- Dirulaguntza-eskaera, F0098A (D01) inprimakia erabilita
- Dirulaguntza-eskaera - Proiektuaren laburpena, F0098 (D09) inprimakia erabilita
- Dirulaguntza-eskaera - GKEren datuak, F0098 (D15) inprimakia erabilita
- Dirulaguntza-eskaera - Aurrekontua, F0098 (D18) inprimakia erabilita
Gainera bietatik edozein laguntza eskatzen dela, honako hauek:
- Beharrezkoa balitz, udal izapideak egiteko baimena, F0136 inprimakia erabilita.
Oharra: Elkarteei dagokienez, berez elkartearen ordezkari legala lehendakaria da eta berak egin beharko lituzke eskaerak. Berak, eskaerak egindakoan, ez du F0136 inprimakia aurkeztu behar. Aurkeztu behar du Elkarteen Erregistro agiria non azaltzen den bera dela lehendakaria.
Gerta daiteke lehendakariak botere notarial bat ematea beste bati. Kasu horretan botere notariala aurkeztu beharko luke.
Lehendakariak berak edo botere notariala duenak eskaera ez badute egiten, lehendakariak edo botere notariala duenak baimena eman behar dio beste bati F0136 inprimakia erabilita, eta horri erantsiko litzaioke aurreko puntuan aipatutako erregistroko agiriaren kopiaz gain, lehendakariaren edo botere notariala duen pertsonaren NANa.
Borondatezko ordezkaritza egiteko aukera dago (hemen)
Eskaerak artikulu honetan aipatutako inprimakiei jarraituz ez aurkezteak laguntza ez onartzea eragingo du. Halaber, nahiz eta inprimakiak erabili, atal guztiak ez badira betetzen eta bertan proiektuak baloratzeko informazioa ez bada azaltzen, puntu horiek baloratu gabe geratuko dira.
-----
Dirulaguntzaren justifikazioa 2025eko urtarrilaren 31 baino lehen egingo da.
Dirulaguntza justifikatzeko jarraian zehaztutako dokumentazioa aurkeztu beharko da. Inprimakiak behar bezala beteta eta sinatuta aurkeztu beharko dira.
a) Sentsibilizazioko proiektuak:
b) Garapenerako proiektuak:
ARGIBIDE GEHIAGO:
Gizarte zerbitzuak
943 779 100 - luz. 1210
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
Alkatea
Bergarako Udala - Gizarte Zerbitzuak eta Sustapen Ekonomikoa
Urtero argitaratutako deialdia da eta eskaerak aurkezteko epea deialdi bakoitzean zehazten da
Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren ardurapean tratatuko dira, eskaera izapidetu ahal izateko. Indarrean dagoen araudiak aitortutako eskubideak erabili ahal izango dira helbide honetara zuzenduta:
Bergarako Udala
San Martin Agirre plaza 1,
20570 Bergara
Informazio osagarria eskuragarri dago Datuen Tratamendu Jardueren Erregistroan (www.bergara.eus/RAT).