Bizikidetza-zentroak dira, bazterkeria-egoeran dauden eta pertsonalki, sozialki eta harremanei dagokienez narriadura larriak dituzten pertsonei ostatu-zerbitzu bat eskaintzera bideratuak.
Gizarteratzera bideratutako esku-hartzeak egitera zuzenduta daude, kasuaren arabera intentsitate ertaineko edo handiko laguntzekin. Diziplina anitzeko profesional talde baten laguntza dute, ongizate fisikoa, psikologikoa eta soziala xede duen arreta eskaintzeko.
Hurrengo zerbitzu motak daude:
- Egoera kronifikatua eta narriadura pertsonala duten pertsonentzako egoitza-zentroak: pertsona horiek egonaldi luzeko zerbitzu bat behar dute, gizarteratzea eta esku-hartze erritmo geldoa konbinatzen dituen ikuspegiarekin.
- Gizarteratzeko egoitza-zentroak: egonaldi ertain edo luzekoak dira, erabiltzaileak gizarteratzeko eta bizimodu normalizatuan pixkanaka sartzeko xedez beren gaitasunak eta trebetasun pertsonalak eta harremanetarakoak hobetzera bideratutako laguntza eskaintzen dutenak.
Laguntza hau Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeatzen du.
- Bergaran erroldatuta dauden eta 18 eta 64 urte bitarte duten pertsonek.
- Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerri batean erroldatuta egotea eskaera-data baino 6 hilabete lehenagotik, eta bertan izatea legezko, eta benetako, bizilekua. Salbuespen gisa, eskaera-data baino gutxienez 6 hilabete lehenagotik Gipuzkoako
gizartean errotuta daudela frogatzen dutenak legezko bizilekuaren eskakizuna betetzetik salbuetsita geratu ahal izango dira.
- Baliabidearen premia justifikatzeko adinako gizarte-bazterketa jasatea, Gizarte Bazterkeria Balioesteko Tresnan zehaztutakoaren arabera.
- Profesionalek gidatutako esku-hartze sozialak eta gizarte eta hezkuntza arlokoak onartzeko gai izatea; eta gizarteratzeko prozesua egin ahal izateko baliabide pertsonalak izatea.
- Osasun-egoerari dagokionez, osasun-erakundeetan asistentzia etengabe edo ziklikoaren beharrik ez izatea, eta baliabideetan osasun publikoko neurririk hartu behar ez izatea. Salbuespen gisa, baliabideak eskuratu ahal izango dituzte gaixotasun kroniko edo adikziozkoak dituztenek, baldin eta eskaera egiten duten unean gainbegiratuta badaude eta arazoa gainditzeko prozesu positibo, iraunkor eta egiaztagarri batean.
- Autonomia pertsonalari dagokionez, hirugarren pertsona baten beharrik ez izatea eguneroko bizitzako eginkizunetarako.
- Gizarteratzeko prozesu bat egitea eragozten duen buru gaixotasunik ez edukitzea, betiere Foru Aldundiak egindako gizarteratzeko ostatu orientaziorako baremoaren arabera neurtuta.
- Baliabideko elkarbizitza asalda dezakeen portaera nahasmendu larririk ez izatea, Gizarte Bazterkeria Balioesteko Tresnaren arabera neurtua.
- NAN, pasaportea edo eskatzailearen nortasuna egiaztatzeko beste agiriren bat.
- Mediku-txostena, hala badagokio.
- Horrelakorik balu, desgaitasunaren balorazioa eta/edo mendekotasun-egoeraren balorazioa.
- Gizarte bazterketaren mailaren balorazioa, Gizarte Bazterkeria Balioesteko Tresnan zehaztutakoaren arabera.
Beste batzuk:
Bergarako Udala EIS (Erregistroen interkonexio sistema) zerbitzura atxikituta dago. Zerbitzu horren bidez, udal honetan aurkeztu behar diren agiriak beste administrazio batzuetan erregistratu daitezke, modu seguruan eta legezko adostasunarekin. Beraz, erregistratu daitezke ere:
ARGIBIDE GEHIAGO:
Gizarte zerbitzuak
943 779 100 - luz. 1210
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
Gipuzkoako Foru Aldundia
Bergarako Udala - Gizarte Zerbitzuak eta Sustapen Ekonomikoa
Baliabidea lortzearen aldeko ebazpena itxarote zerrendari lotua egon daiteke .
Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren ardurapean tratatuko dira, eskaera izapidetu ahal izateko. Indarrean dagoen araudiak aitortutako eskubideak erabili ahal izango dira helbide honetara zuzenduta:
Bergarako Udala
San Martin Agirre plaza 1,
20570 Bergara
Informazio osagarria eskuragarri dago Datuen Tratamendu Jardueren Erregistroan (www.bergara.eus/RAT).