Kotizatu gabeko pentsioa osatzen duen laguntza ekonomikoa da. Errentan bizi direnei ematen zaie.
Laguntza hau Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeatzen du.
- Bergaran erroldatuta egon eta kotizatu gabeko pentsioen hartzaileak izatea.
- Jabetzan etxebizitzarik ez edukitzea.
- Errenta-kontratua edukitzea, gutxienez urte baterako.
- Ohiko bizilekua errentako etxebizitza izatea: etxebizitza horretan 6 hilabete bizitzea, eskaera egin aurretik.
- Errentan hartutako etxebizitzaren jabearen eta maizterraren artean ez izatea ahaide-harremanik (hirugarren mailara arte) ezta inolako ezkontza-harremanik ere.
- Errenta kontratua.
- Ordainketaren justifikazioa
Beste batzuk:
Bergarako Udala EIS (Erregistroen interkonexio sistema) zerbitzura atxikituta dago. Zerbitzu horren bidez, udal honetan aurkeztu behar diren agiriak beste administrazio batzuetan erregistratu daitezke, modu seguruan eta legezko adostasunarekin. Beraz, erregistratu daitezke ere:
ARGIBIDE GEHIAGO:
Gizarte zerbitzuak
943 779 100 - luz. 1210
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
Gipuzkoako Foru Aldundia
Bergarako Udala - Gizarte Zerbitzuak eta Sustapen Ekonomikoa
Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren ardurapean tratatuko dira, eskaera izapidetu ahal izateko. Indarrean dagoen araudiak aitortutako eskubideak erabili ahal izango dira helbide honetara zuzenduta:
Bergarako Udala
San Martin Agirre plaza 1,
20570 Bergara
Informazio osagarria eskuragarri dago Datuen Tratamendu Jardueren Erregistroan (www.bergara.eus/RAT).