Gizarte Larrialdietarako Laguntza Ekonomikoak (GLL)
Zer da? Zertarako da?
Izaera ekonomiko eta diru-laguntzazko prestazio ez aldizkakoak dira, behar beste baliabide ez duten pertsonei zuzenduta daudenak. Beharrezkoak diren ohiko edo ezohiko gastu espezifikoei aurre egitea da euren helburua, gizarte bazterkeria-egoerak prebenitzeko, saihesteko edo leuntzeko xedearekin.
PR0158
Nork eska dezake?
Interesdun den edozeinek edota horren legezko ordezkariak, behar den baimenarekin.
- Bergaran erroldatuta egon eta egoitza efektiboa bertan izatea, eta gutxienez eskaera aurkeztu duten data baino 6 hilabete lehenagotik Euskadiko Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan erroldatuta egon eta egoitza efektiboa bertan izatea.
- Bizikidetza-unitatea osatzea, gutxienez, eskaera aurkeztu duten data baino urtebete lehenagotik.
-18 urte beteak izatea.
-Urtarrilaren 18ko 4/2011 Dekretuaren 5. artikuluan jasotako salbuespenetan identifikatzen diren pertsona guztiak.
-Eskaeraren xede diren gastuei aurre egiteko beharrezko baliabideak ez izatea. Beharrezko baliabideak ez dituela uste izango da urtarrilaren 18ko 4/2011 Dekretuaren 13. artikuluan zehaztutako baldintzak betetzen badira.
Aurkeztu behar diren agiriak
Gizarte Larrialdietarako Laguntzei buruzko urtarrilaren 18ko 4/2011 Dekretuan ezarritako baldintzak bete direla egiaztatzeko, Bergarako Udalak datu horiek zuzenean egiaztatuko ditu Bergarako Udalean eta beste administrazio batzuetan, Datuen Bitartekotzako Plataformaren bitartez, betiere eskatzaileak F0161 inprimakian kontsultatze hori baimentzen badu. Horrela egin ezean, beharrezko agiriak aurkeztu beharko ditu.
Halaber, udalak ezin baditu datuak bildu, beharrezko agiriak eskatuko zaizkie eskatzaileei.
Gainera, inprimaki honen amaieran jasotako dokumentuak aurkeztu beharko dituzte eskatzaileek.
- Eskatzailearen eta familia edo elkarbizitza-unitatea osatzen duten kide guztien aurrezki-kutxetako kartillak, epe jakinerako aurrezkiak, akzioak, bonuak...azken 6 hilabetetako mugimenduekin.
- Lanean egonez gero, azken 3 nominak.
- Familia-unitatea osatzen duten pertsona guztien diru-sarreren erantzukizunpeko adierazpena
- LEABD agiria (Lan eskaeraren alta edo berritzeko agiria (LANBIDE))
- Etxebizitza babestuen eta zuzkidurazko bizitokien eskatzaileen erregistroan behar bezala inskribatuta egotea alokairu-eskatzaile gisa soilik.
- Laguntzaren xede diren gastuen egiaztagiriak.
- Gizarte Zerbitzuen ustez espedientea erabakitzeko premiazko ikusten den bestelako edozein dokumentazio.
Non eskatzen da?
Beste batzuk:
Bergarako Udala EIS (Erregistroen interkonexio sistema) zerbitzura atxikituta dago. Zerbitzu horren bidez, udal honetan aurkeztu behar diren agiriak beste administrazio batzuetan erregistratu daitezke, modu seguruan eta legezko adostasunarekin. Beraz, erregistratu daitezke ere:
- Edozein administrazio publikoko (udalak,aldundiak, autonomia-erkidegoak, estatuko administrazioa edo mendeko erakundeak) erregistro-arloko laguntza-bulegotan, beti ere EIS sisteman badago.
- Postetxean, EBBE (ORVE) zerbitzuan.
ARGIBIDE GEHIAGO:
Gizarte zerbitzuak
943 779 100 - luz. 1210
Kostua
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
Erabakitzeko epea
- Aurreikusitako epea: Bi hilabete.
- Legezko epea: Bi hilabete.
- Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.
Legeak eta arauak
- 2023ko urtarrilaren 31koa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuarena eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez ezartzen baitira gizarte-larrialdietarako laguntzetan aurreikusitako berariazko gastu bakoitzeko 2023. urtean gehienez emango diren diru kopuruak, zehazten baitira laguntza horietarako ezarritako kredituak banatzeko irizpideak, eta finkatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historiko eta udal bakoitzari 2023. urterako dagokion aurrekontu-muga.
- 2023ko maiatzaren 10ekoa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuarena eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2023ko urtarrilaren 31ko Agindua, Gizarte Larrialdietarako Laguntzetan aurreikusitako berariazko gastu bakoitzeko 2023. urtean gehienez emango diren diru-kopuruak ezartzen dituena, laguntza horietarako ezarritako kredituak banatzeko irizpideak zehazten dituena eta Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historiko eta udal bakoitzari 2023. urtean dagokion aurrekontu-muga finkatzen duena. (EHAA 2023/05/16).
Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura
- Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
- Eskaera eta dokumentazioa izapidetzearen ardura duen departamentura bideratu.
- Gizarte zerbitzuek hala baloratzen dutenean, dagokion teknikariarekin hitzordua jarriko da.
- Teknikariaren txostena, Gizarte zerbitzuak.
- Alkatearen dekretuz ebazpena.
- Jakinarazpena, eskatzaileari.
- Ordainketa/Itzulketa gauzatu.
Organo erabakitzailea
Alkatea
Izapidetze honen ardura duen departamentua
Bergarako Udala - Gizarte Zerbitzuak eta Sustapen Ekonomikoa
Oharrak
Datu pertsonalen babesa
Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren ardurapean tratatuko dira, eskaera izapidetu ahal izateko. Indarrean dagoen araudiak aitortutako eskubideak erabili ahal izango dira helbide honetara zuzenduta:
Bergarako Udala
San Martin Agirre plaza 1,
20570 Bergara
Informazio osagarria eskuragarri dago Datuen Tratamendu Jardueren Erregistroan (www.bergara.eus/RAT).