Mendekotasunerako dirulaguntza: Zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoa (ZLPE)

Zer da? Zertarako da?

Mendekotasuna duen pertsonak, eguneko zentro edo egoitza publiko nahiz itundutako batean sartzeko itxaron zerrendan egonik, kontratatuta duen plaza pribatuaren kostuari aurre egiteko helburua du prestazio ekonomiko honek

Eskaera hau udalak tramitatzen du, baina azken erantzulea Gipuzkoako Foru Aldundia da.

Nork eska dezake?

Interesdun den edozeinek edota horren legezko ordezkariak, behar den baimenarekin.

Bergaran erroldatuta eta bizi diren mendekotasun egoeran dauden pertsonak: I, II eta III graduak edo mendekotasuna baloratzeko baremoan (MBB) 25 puntutik 100 puntura.

Baldintzak

  • Estatuko lurraldean bizi izatea gutxienez bost urtez, horietatik bi behintzat eskaera aurkeztu aurrekoak izanda. Espainiar nazionalitatea dutenek erresidentzia efektiboa (errolda) egiaztatu beharko dute epe horietan, eta atzerritarrek legezko egoitza (erresidentzia baimena). Bestalde, Europar Batasuneko beste edozein herrialdetan legez bizitako epeak ere Estatuan eginak balira bezala kontatuko dira baldintza honen ondorioetarako.
  • Egoitza-zerbitzu bati lotutako prestazioaren kasuan, egoitza publiko edo itundu bateko itxaron zerrendan egotea. Behin prestazioa onartuta, itxaron zerrendatik baja emanik ere eskeinitako plaza publikoari uko egiteagatik, onuradunak prestazio hau jasotzen jarraitu ahal izango du.
  • Eguneko zentroko zerbitzuari lotutako prestazioaren kasuan, itxaron zerrendan hiru hilabetez baino gehiagoz egon behar da.
  • Kontratu batekin ziurtatzea zerbitzua zentro pribatu batean jasotzen duela eta zentro hori Gipuzkoako Lurralde Historikoan mendekotasunaren arretarako behar bezala homologatuta egotea. Salbuespenez, Gizarte Politikako Departamentuak baimendu ahal izango du zerbitzua Gipuzkoako Lurralde Historikotik kanpoko zentro batean ematea, 6 hilabetez gehienez.

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Zentro pribatuarekin sinatutako kontratua.
  • Kobratzeko kontu korrontearen titulartasunaren ziurtagiria.
  • Prestazioa murriztuko duen izaera berdintsuko beste laguntza jasotzen bada: egiaztagiria.
  • Judizialki ezgaituen kasuan: tutorearen izendapena egiaztatzen duen dokumentua.
  • Atzerritarren kasuan: Estatuko lurraldean (edo Europar Batasunean) legez gutxienez 5 urtez bizitzearen egiaztagiria, horietatik bi behintzat eskaera aurkeztu aurrekoak izanda.

Non eskatzen da?

            Beste batzuk:

            Bergarako Udala EIS (Erregistroen interkonexio sistema) zerbitzura atxikituta dago. Zerbitzu horren bidez, udal honetan aurkeztu behar diren agiriak beste administrazio batzuetan erregistratu daitezke, modu seguruan eta legezko adostasunarekin. Beraz, erregistratu daitezke ere:

            • Edozein administrazio publikoko (udalak,aldundiak, autonomia-erkidegoak, estatuko administrazioa edo mendeko erakundeak) erregistro-arloko laguntza-bulegotan, beti ere EIS sisteman badago.
            • Postetxean, EBBE (ORVE) zerbitzuan.

            ARGIBIDE GEHIAGO:

            Gizarte zerbitzuak
            943 779 100 - luz. 1210

            Kostua

            Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

            Erabakitzeko epea

            • Aurreikusitako epea: Bi hilabete.
            • Legezko epea: Hiru hilabete.
            • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

            Legeak eta arauak

            Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

            • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
            • Eskaera eta dokumentazioa izapidetzearen ardura duen departamentura bideratu.
            • Teknikariaren txostena, Gizarte zerbitzuak.
            • Eskaera eta dokumentazioa Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamentura bidaltzea.
            • Eskatzaileak Foru Aldundiaren ebazpena etxean jasoko du.

            Organo erabakitzailea

            Gipuzkoako Foru Aldundia

            Izapidetze honen ardura duen departamentua

            Bergarako Udala - Gizarte Zerbitzuak eta Sustapen Ekonomikoa

            Oharrak

            Ikus kopuruak

            Prestazioaren eskubideari edo zenbatekoari eragin diezaiokeen edozein aldaketa 30 eguneko gehieneko epean jakinarazi behar da, eta bereziki onuradunaren edo zaintzailearen edozein helbide edo errolda aldaketa.

            Prestazioaren egokitasuna aztertzeko gizarte zerbitzuetako langileek onuradunaren etxera egin ditzaketen bisitak errazteko betebeharra dute onuradunek.

            Oker jasotako diru-zenbatekoak itzuli behar dira.

            Ordainketa mendekotasuna duen pertsonak eskaeran adierazten duen kontuan hilabetea bukatutakoan egingo da. Eskatzaileak aipatutako kontuaren titularra izan beharko da, adintxikikoen kasuan salbu, kasu hauetan gurasoen edo tutorearen titulartasuneko kontua onartuko delarik.

            Prestazioa eta kenkariak kalkulatzeko irizpideak:

            • Lehenik eta behin, prestazioaren zenbatekoa kalkulatzeko, gaitasun ekonomikoa hartuko da kontuan.
            • Ondoren, gizarte babeseko sistema publikoan ezarrita dagoen izaera eta xede berdintsuko beste prestazioren bat jasotzen bada, haren zenbatekoa ere kendu egingo da, bereziki hauek: 1.- Erabateko ezintasun iraunkorreko pentsioaren baliaezintasun handiaren osagarria. 2.- Norberaren kargura 18 urtetik gora eta %75 edo gehiagoko desgaitasuna duten seme-alabengatik ematen den diru-kopurua. 3.- Beste norbaiten beharragatik ematen den baliaezintasuneko kotizatu gabeko pentsioaren osagarria. 4.- Beste norbaiten laguntza beharragatik emandako subsidioa, minusbaliatuak gizarteratzeari buruzko legekoa.

            Datu pertsonalen babesa

            Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren ardurapean tratatuko dira, eskaera izapidetu ahal izateko. Indarrean dagoen araudiak aitortutako eskubideak erabili ahal izango dira helbide honetara zuzenduta:

            Bergarako Udala

            San Martin Agirre plaza 1,

            20570 Bergara

            Informazio osagarria eskuragarri dago Datuen Tratamendu Jardueren Erregistroan (www.bergara.eus/RAT).