Egoitza horietan, batzuetan arreta eta larrialdiko ostatua eta egonaldi laburra eskaintzen zaie, eta beste batzuetan epe ertaineko egonaldia, bizikidetza-gatazka larriak dituzten emakumeei, bereziki etxean tratu txarren biktima direlako euren osotasun fisiko eta emozionala arriskuan dutenei.
Intentsitate ertain eta altuko laguntza eskaintzen dute.
Eskaera hau udalak tramitatzen du, baina azken erantzulea Gipuzkoako Foru Aldundia da.
Interesdun den edozeinek edota horren legezko ordezkariak, behar den baimenarekin.
Bergaran erroldatuta dauden eta adinez nagusiak diren indarkeria matxistaren biktimak, edo adingabe lagunduak
Interesduna ez den beste pertsona batek aurkezten badu eskaria, ordezkaritza-agiria (F0136) aurkeztuko da, eta horrekin batera interesdunaren eta eskatzailearen NANa, pasaportea edo bizileku-baimena.
Beste batzuk:
Bergarako Udala EIS (Erregistroen interkonexio sistema) zerbitzura atxikituta dago. Zerbitzu horren bidez, udal honetan aurkeztu behar diren agiriak beste administrazio batzuetan erregistratu daitezke, modu seguruan eta legezko adostasunarekin. Beraz, erregistratu daitezke ere:
ARGIBIDE GEHIAGO:
Gizarte zerbitzuak
943 779 100 - luz. 1210
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
Gipuzkoako Foru Aldundia
Bergarako Udala - Gizarte Zerbitzuak eta Sustapen Ekonomikoa
- Urgentziak: 112 edo 943-224411 (Gizarte Larrialdietarako Foru Zerbitzua eta harrera-zentroa, urte osoan eguneko 24 orduetan)
Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren ardurapean tratatuko dira, eskaera izapidetu ahal izateko. Indarrean dagoen araudiak aitortutako eskubideak erabili ahal izango dira helbide honetara zuzenduta:
Bergarako Udala
San Martin Agirre plaza 1,
20570 Bergara
Informazio osagarria eskuragarri dago Datuen Tratamendu Jardueren Erregistroan (www.bergara.eus/RAT).