Desgaitasuna/Ezintasuna duten pertsonentzako aparkatzeko txartela
Zer da? Zertarako da?
Desgaitasuna/ezintasuna duten pertsonek mugatutako aparkalekuetan aparkatzeko txartela.
PR0150
Nork eska dezake?
Interesdun den edozeinek edota horren legezko ordezkariak, behar den baimenarekin.
Bergaran erroldatuta egon eta honako kasu hauetakoren batean daudenak:
Desgaitasun-egoera ofizialki onartua duten pertsona fisikoak (%33 edo gehiago), eta % 33ko desgaitasunera iritsi gabe ezintasun iraunkor erabatekoa edo baliaezintasun handia onartuta dutenak, eta gainera egoera hauetakoren batean daudenak:
- Mugikortasun murriztua dutenak (“BLAM” mugikortasun-jardueren zailtasunen baremoan >= %25 gutxienez), Gipuzkoako Foru Aldundiaren Balorazio eta Orientazio Zerbitzuak irizpena emanik.
- Begi hoberenean zuzenketarekin 0,1 bezalako edo gutxiagoko begi-zorroztasuna dutenak, edota ikus-eremua 10 gradu edo gutxiagora murriztua, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Balorazio eta Orientazio Zerbitzuak irizpena emanik.
-
3 urtetik beherakoak mendekotasun egoeran egonik modu jarraituan aparatu teknikoak nahitaez behar dituztenak beren zereginetarako (gurpil-aulki bereziak, arnasteko aparatuak...), edota beren larritasunagatik Gipuzkoako Foru Aldundiaren Balorazio eta Orientazio Zerbitzuak desgaitasunaren 4 edo 5 mailetan baloratu dituenak (patologia larria edo oso larria).
- Soil-soilik desgaitasun edo mugikortasun murriztua duten pertsonen garraio kolektiborako erabiltzen diren ibilgailu egokituen titularrak diren pertsona fisiko edo juridikoak, mendekotasun-arreta eta autonomia pertsonala sustatzeko gizarte-zerbitzuak ematen dituztenak.
Aurkeztu behar diren agiriak
- Pertsona fisikoak
- Desgaitasuna/Ezintasuna duten pertsonentzako aparkatzeko txartelaren eskaera-eredua
- Nortasun Agiri Nazionala (NAN) edo, beharrezkoa bada, Atzerritarren Nortasun Txartela, eta Desgaitasuna duen pertsonaren legezko ordezkaritza egiaztatzen duen agiria.
- Interesduna ez den beste pertsona batek aurkezten badu eskaria, ordezkaritza-agiria (F0136) aurkeztuko da, eta horrekin batera interesdunaren eta eskatzailearen NANa, pasaportea edo bizileku-baimena.
- Desgaitasun-mailaren ikuskapen-ziurtagiria (bakarrik, eskatzaileak ez badu sinatu Udalak informazioa lortu ahal izateko baimena).
- Laguntza jasotzailearen aurpegiaren argazki bat (32x26 milimetrokoa).
- Garraio kolektiborako ibilgailuak
- Mugikortasun urriko desgaitasuna duten pertsonentzako garraio kolektiborako bakarrik diren ibilgailu egokituak aparkatzeko txartela eskatzeko eredua
- Erakunde, instituzio edo entitatearen Identifikazio Fiskalerako Kodea (IFK).
- Sozietatearen estatutuak.
- Pertsona fisiko eskatzailearen eta/edo legezko ordezkariaren Nortasun Agiri Nazionala edo, kasua bada, Atzerritarren Nortasun Txartela.
- Pertsona eskatzailearen legezko ordezkaritza egiaztatzen duen agiria.
- Ibilgailuen zirkulazio-baimena.
- Aurreikusitako jarduerei buruzko memoria, mugikortasun urria eta desgaitasuna duten pertsonen garraioren ingurukoa, autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasuna zein desgaitasuna duten pertsonak atenditzeko zerbitzu sozialen arloan.
Non eskatzen da?
Beste batzuk:
Bergarako Udala EIS (Erregistroen interkonexio sistema) zerbitzura atxikituta dago. Zerbitzu horren bidez, udal honetan aurkeztu behar diren agiriak beste administrazio batzuetan erregistratu daitezke, modu seguruan eta legezko adostasunarekin. Beraz, erregistratu daitezke ere:
Edozein administrazio publikoko (udalak,aldundiak, autonomia-erkidegoak, estatuko administrazioa edo mendeko erakundeak) erregistro-arloko laguntza-bulegotan, beti ere EIS sisteman badago.
Postetxean, EBBE (ORVE) zerbitzuan.
ARGIBIDE GEHIAGO:
Gizarte zerbitzuak
943 779 100 - luz. 1210
Kostua
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
Erabakitzeko epea
- Aurreikusitako epea: Momentuan.
- Legezko epea: Hiru hilabete.
- Administrazio isiltasunaren eragina: Baiespena.
Legeak eta arauak
Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura
- Eskaera jaso, dokumentazioa aztertu, sarrera eman.
- Txartelak jasotzeko baldintzak betetzen dituen konprobatuko da.
- Baldintzak betetzen baditu:
- Aparkaleku-txartela prestatu eta momentuan emango da.
- Erabakia eskatzaileari jakinaraziko zaio
- Baldintzak betetzen ez baditu:
- Eskaera Gizarte zerbitzuetara bideratuko da aztertu dezan.
- Erabakia eskatzaileari jakinaraziko zaio.
Organo erabakitzailea
Alkatea
Izapidetze honen ardura duen departamentua
Bergarako Udala - Gizarte Zerbitzuak eta Sustapen Ekonomikoa
Oharrak
Txartelaren iraungitze-data gehienez 5 urtekoa izango da, ematen zaion egunetik kontatzen hasita. Desgaitasun/Ezintasun ziurtagiriko iraungitze-data laburragoa bada, data hau jarriko da iraungitze-data bezala.
Iraungitze-data gainditutakoan txartela berriztu beharko da. Txartela berritzeko, Herritarrentzako Arreta Zerbitzura joan behar da. Txartela berritzeko, beti txartel zaharra aurkeztu eta entregatu behar da.
Txartela galduz gero, berria emateko, Ertzaintzan edo Udaltzaingoan salaketa jarri eta txartel berriaren eskaerarekin aurkeztu beharko da. Kasu honetan, iraungitze-data galdutako txartelak zuena izango da.
Txartela bakarrik erabili ahal izango da titularrak ibilgailua gidatzen duenean edo bertan doanean.
Ibilgailuaren aurreko aldean jarri behar da, txartelaren iraungitze data agertzen den aldea kanpoko aldetik ondo ikusteko moduan.
Datu pertsonalen babesa
Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren ardurapean tratatuko dira, eskaera izapidetu ahal izateko. Indarrean dagoen araudiak aitortutako eskubideak erabili ahal izango dira helbide honetara zuzenduta:
Bergarako Udala
San Martin Agirre plaza 1,
20570 Bergara
Informazio osagarria eskuragarri dago Datuen Tratamendu Jardueren Erregistroan (www.bergara.eus/RAT).