Udal laguntza teknikoak (Laguntzako produktuak)

Zer da? Zertarako da?

Bat-bateko eta urgentziazko mendekotasun, ezintasun edo mugikortasun arazo larriei aurre egiteko, Bergarako Udalak aldi bateko izaeraz uzten dituen laguntza teknikoko produktuak dira (ohe artikulatuak, bainurako aulki biribilkariak, dutxarako aulkiak, ultzeren aurkako koltxoiak, garabiak (gruak), eskailerak igotzeko aulkiak, desplazamendurako plataformak, etab.).

Uzten diren laguntzak ikusteko, klikatu hemen

Laguntza-eskaera udaletxean aurkeztu behar da eta, eskuragai badago, 48 orduko epean etxean entregatuko da. Laguntza eskuragai ez badago, itxarote-zerrendan sartuko da.

Laguntza eskatzen denean, eskatzaileari hitzordua emango zaio Gizarte Zerbitzuekin egoteko eta Aldundiari laguntza eskatu ahal izateko (Udalak utzitako laguntzak behin-behineko izaera dute-eta).

Udalak utzitako laguntzek behin-behineko izaera dutenez, itzuli egin beharko dira ondorengo kasuetan: Aldundiari laguntza-eskaerarik ez bazaio egin; Aldundiak laguntza onartzen duenean; edo laguntzen premia desagertzen bada. Laguntzak itzultzeko Udaleko Gizarte Zerbitzuekin harremanetan jarri beharko da (Bergaratik deituz gero 010 + 1210 luzapena; Bergaratik kanpo deituz gero 943 779 100 + 1210 luzapena).

Nork eska dezake?

Bergaran erroldatuta bizi diren pertsonek edota horren legezko ordezkariak, behar den baimenarekin.

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Eskatzailearen eta, hala balegokio, ordezkariaren NAN edo identifikaziorako dokumentu legala.
  • Interesduna ez den beste pertsona batek aurkezten badu eskaria, ordezkaritza-agiria (F0136) aurkeztuko da, eta horrekin batera interesdunaren eta eskatzailearen NANa, pasaportea edo bizileku-baimena.

Non eskatzen da?

            Beste batzuk:

            Bergarako Udala EIS (Erregistroen interkonexio sistema) zerbitzura atxikituta dago. Zerbitzu horren bidez, udal honetan aurkeztu behar diren agiriak beste administrazio batzuetan erregistratu daitezke, modu seguruan eta legezko adostasunarekin. Beraz, erregistratu daitezke ere:

            • Edozein administrazio publikoko (udalak,aldundiak, autonomia-erkidegoak, estatuko administrazioa edo mendeko erakundeak) erregistro-arloko laguntza-bulegotan, beti ere EIS sisteman badago.
            • Postetxean, EBBE (ORVE) zerbitzuan.

            ARGIBIDE GEHIAGO:

            Gizarte zerbitzuak
            943 779 100 - luz. 1210

            Kostua

            Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

            Hala ere, laguntza-jasotzaileak erabilera desegokiaren ondorioz kalterik sortuko balu utzitako laguntza tekniko-produktuetan, ordaindu egin beharko du konponketaren gastua.

            Erabakitzeko epea

            Legeak eta arauak

            Udal laguntza teknikoen kudeaketarako udalak onartutako irizpideak.

              Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

              • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
              • 48 orduko epean eskatutako laguntza etxera eramango da (eskuragai ez balego, eskaera itxarote-zerrendara gehitu eta lehenbailehen eramango da).
              • Laguntzak Aldunditik eskuratzeko izapideak martxan jartzea. (Tramitazioa egiteko hitzordua behar bada, gizarte zerbitzuetatik hitzordua emateko deia egingo da).
              • Behar dituen laguntzak Aldundiak emandakoan, edo gehiago behar ez direnean, Udalak utzitako laguntzak itzuli egingo dira.

                Organo erabakitzailea

                Izapidetze honen ardura duen departamentua

                Bergarako Udala - Gizarte Zerbitzuak eta Sustapen Ekonomikoa

                Oharrak

                Laguntza behin-behineko izaeraz eta Aldundiko programatik beharrezkoa den laguntza jaso bitartean eskainiko da.

                Lehenbailehen martxan jarri beharko dira Aldundiko programatik beharrezkoak dituen laguntzak jasotzeko prozedurak. Horretarako, ahal den kasuetan eskaera ofizioz gizarte zerbitzuek egingo dute. Ofizioz egin ezin denean, herritarrari hitzordua emango zaio Aldundiari laguntza eskatzeko.

                Laguntza jasotzea stock-aren disponibilitatearen araberakoa izango da eta lehentasunak eskaera-dataren arabera finkatuko dira.

                Eskatutako momentuan gordailuan laguntzarik ez balego, itxaron zerrendan sartuko da eskaera.

                Datu pertsonalen babesa

                Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren ardurapean tratatuko dira, eskaera izapidetu ahal izateko. Indarrean dagoen araudiak aitortutako eskubideak erabili ahal izango dira helbide honetara zuzenduta:

                Bergarako Udala

                San Martin Agirre plaza 1,

                20570 Bergara

                Informazio osagarria eskuragarri dago Datuen Tratamendu Jardueren Erregistroan (www.bergara.eus/RAT).