Egoitza: buruko gaixotasuna duten pertsonentzat

Zer da? Zertarako da?

Gaixotasun mental kronikoa duten pertsonei arreta eskaintzen dieten zentro edo zerbitzu soziosanitarioak dira.
Gaixotasun mentala duten pertsonei arreta eskaintzen diete. Pertsona horiek beren ohiko ingurunean ezin dituzte beren premiak modu egokian ase, baina beste arreta-sistemetako zerbitzuetan berezkoak diren intentsitatea eta laguntza-maila ere ez dute behar.

Eskaera hau Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeatzen du

Nork eska dezake?

Interesdun den edozeinek edota horren legezko ordezkariak, behar den baimenarekin.

  • Bergaran erroldatuta dauden eta benetan bizi diren pertsonak.
  • Estatuan bost urtez gutxienez bizi izan badira, horietatik bik eskaera aurkezten den dataren aurre-aurrekoak izan behar dute.
  • 18 urte edo gehiago eta 64 urte edo gutxiago izatea eskaera aurkezten den datan.
  • Baldintza hau betetzetik salbuetsi ahal izango dira, aldeko txosten medikuaren eta sozialaren ondotik, mendekotasun-egoera aitortu zaien eta dituzten zertzelada pertsonal edo sozialak direla-eta mota horretako zentroetan ematen den arretaren onuradun izan daitezkeen pertsonak.
  • Mendekotasun-egoeran dagoen pertsonatzat baloratuta egotea, I., II. edo III. mailaz, Mendekotasuna Baloratzeko Baremoaren (MBB) arabera.
  • Osasun mentaleko arreta-sare publikoan arreta jasotzen ari izatea eta Balorazio Batzordeak egokitzat bideratua izatea, eskatutako zerbitzurako.

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Baimen judiziala, gaitasungabetuta baldin badago.
  • Eskatzailearen eta, legezko ezintasun kasuetan, ordezkariaren NAN.
  • Mediku-txostena

Non eskatzen da?

            Beste batzuk:

            Bergarako Udala EIS (Erregistroen interkonexio sistema) zerbitzura atxikituta dago. Zerbitzu horren bidez, udal honetan aurkeztu behar diren agiriak beste administrazio batzuetan erregistratu daitezke, modu seguruan eta legezko adostasunarekin. Beraz, erregistratu daitezke ere:

            • Edozein administrazio publikoko (udalak,aldundiak, autonomia-erkidegoak, estatuko administrazioa edo mendeko erakundeak) erregistro-arloko laguntza-bulegotan, beti ere EIS sisteman badago.
            • Postetxean, EBBE (ORVE) zerbitzuan.

            ARGIBIDE GEHIAGO:

            Gizarte zerbitzuak
            943 779 100 - luz. 1210

            Kostua

            Zerbitzuaren kostua Foru Aldundiak eta erabiltzaileek partekatzen dute. Azken hauek ordaindu beharreko diru-kopurua beren egoera ekonomikoaren araberakoa izango da.

            Erabakitzeko epea

            • Aurreikusitako epea: Hiru hilabete.
            • Legezko epea: Hiru hilabete.
            • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

            Legeak eta arauak

            Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

            • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
            • Eskaera eta dokumentazioa izapidetzearen ardura duen departamentura bideratu.
            • Gizarte zerbitzuek hala baloratzen dutenean, dagokion teknikariarekin hitzordua jarriko da.
            • Teknikariaren txostena, Gizarte zerbitzuak.
            • Eskaera eta dokumentazioa Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamentura bidaltzea.
            • Eskatzaileak Foru Aldundiaren ebazpena etxean jasoko du.

            Organo erabakitzailea

            Gipuzkoako Foru Aldundia

            Izapidetze honen ardura duen departamentua

            Bergarako Udala - Gizarte Zerbitzuak eta Sustapen Ekonomikoa

            Oharrak

            Zerbitzu honen prestazioak itxarote-zerrenda izan dezake.

            Datu pertsonalen babesa

            Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren ardurapean tratatuko dira, eskaera izapidetu ahal izateko. Indarrean dagoen araudiak aitortutako eskubideak erabili ahal izango dira helbide honetara zuzenduta:

            Bergarako Udala

            San Martin Agirre plaza 1,

            20570 Bergara

            Informazio osagarria eskuragarri dago Datuen Tratamendu Jardueren Erregistroan (www.bergara.eus/RAT).