Egoitza: Mendekotasun-egoeran dauden adinekoentzat.

Zer da? Zertarako da?

Mendekotasuna duten adineko pertsonentzat itunpeko egoitza batean sartzeko eskaera.
Adinekoei ostatua, mantenua eta zaintza orokorra eta jarraitua eskaintzen dizkieten zentroak dira.
Honako zerbitzu hauek eskaintzen dituzte:

  • Ostatu-zerbitzua
  • Zaintza pertsonaleko eta banakako laguntza
  • Arreta medikoa eta erizaintza
  • Zerbitzu psikosozialak

Eskaera hau udalak tramitatzen du, baina azken erantzulea Gipuzkoako Foru Aldundia da.

Nork eska dezake?

  • Bergaran erroldatuta dauden pertsonek, baldin eta Estatuan bost urtez gutxienez bizi izan badira, horietatik bi eskaera aurkezten den dataren aurretik hurrenekoak izan behar dute.
  • 65 urte izatea, edo eskaera aurkezten den urtean betetzea, edo 60 urte izatea desgaitasuna duten pertsonen kasuan.
  • Mendekotasun-egoeran dauden pertsonek (II. eta III. mailak eta, salbuespen gisa, I. maila aldundiek hala aurreikusten badute eta salbuespen hori preskripzio teknikoan behar bezala justifikatuta geratzen bada).
  • Salbuespen moduan, eta bizikidetza-unitateari eusteko, honako pertsona hauek ere balia daitezke zerbitzu honetaz, hartzailearekin batera, betiere legez zehaztutako baldintzetan:
    • Ohiko moduan harekin bizi den ezkontidea edo izatezko bikotekidea.
    • Erabiltzailearekin bigarren mailarainoko odol-ahaidetasunezko edo ezkontza-ahaidetasunezko harremana duela egiaztatzen duenak, ohiko moduan harekin bizi bada.
  • Baliabidearen egokitasuna jasotzen duen orientazio-txostena edukitzea, Gipuzkoako Foru Aldundiak horretarako berariaz adierazitako balorazio eta orientazio tresnaren bidez egina.

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Eskatzaileak zein bere familia unitatea osatzen duten kide guztiek udalaren aldeko baimena sinatzea, udalak Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun Departamentuan haien datu fiskalak eskuratu ahal izateko.
  • Eskatzailearen eta, hala dagokionean, eskatzen den baliabidean sartu ahal izatera begira konputatzen diren familia-unitateko beste kideen nortasuna frogatzen duen dokumentu ofiziala.
  • Hala dagokionean, ordezkaritza legala, borondatezkoa edo izatezko zaintza frogatzen duen dokumentazioa.
  • Aurretiazko baimen judiziala edo hori eskatu izanaren frogagiria, ustezko desgaitasuna den kasuetan.
  • Eskatzailearen eta familia-unitatearen diru-sarreren egiaztagiria.
  • Eskatzailearen eta familia edo elkarbizitza unitatea osatzen duten kide guztien aurrezki kutxako kartilak, epe jakinerako aurrezkiak, akzioak, bonoak...
  • Gipuzkoako Lurralde Historikotik kanpo kokatutako ondasunen titularitatea frogatzen duen dokumentazioa, hala badagokio.
  • Edo, baldintzak betetzen direla ziurtatzeko Administrazioak egokitzat jotzen dituen dokumentuak.
  • Bakarrik eskatzaileak edo zerbitzuaren onuradunek udalari baimenik eman ez diotenean Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun Departamentuan haien datu fiskalak eskuratzeko:
    • Eskatzailearen eta familia edo elkarbizitza unitatea osatzen duten kide guztien guztien azken Errenta Aitorpena. Eta errenta-aitorpenik egin ez badu(te), Gipuzkoako Foru Haziendak (Toki-Eder plaza, 5. Bergara) emandako ziurtagiria, laguntza jasoko duten guztiena, non azalduko duen ez dutela errenta-aitorpenik egin.
    • Eskatzailearen eta familia edo elkarbizitza unitatea osatzen duten kide guztien Ondasunen ziurtagiria, Gipuzkoako Foru Haziendak (Toki-Eder plaza, 5. Bergara) emandakoa

Non eskatzen da?

        Internet bidez:

          Kostua

          Zerbitzuaren kostua Foru Aldundiak eta erabiltzaileek partekatzen dute. Azken hauek ordaindu beharreko diru-kopurua beren egoera ekonomikoaren araberakoa izango da.

          Ikusi nola kalkulatzen den kostua Foru Aldundiko orrialdean

          Erabakitzeko epea

          • Legezko epea: Itxarote-zerrenda onartua izateko: 3 hilabete, behar bezala betetako eskaera oinarrizko gizarte zerbitzuetan sartu denetik kontatzen hasita. Plaza eskuratzeko: ez dago eperik.
          • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

          Legeak eta arauak

          Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

          • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
          • Eskaera eta dokumentazioa izapidetzearen ardura duen departamentura bideratu.
          • Gizarte zerbitzuek hala baloratzen dutenean, dagokion teknikariarekin hitzordua jarriko da.
          • Teknikariaren txostena, Gizarte zerbitzuak.
          • Eskaera eta dokumentazioa Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamentura bidaltzea.
          • Eskatzaileak Foru Aldundiaren ebazpena etxean jasoko du.

          Organo erabakitzailea

          Gipuzkoako Foru Aldundia

          Izapidetze honen ardura duen departamentua

          Bergarako Udala - Gizarte Zerbitzuak eta Sustapen Ekonomikoa

          Oharrak

          Zerbitzu honen prestazioak itxarote-zerrenda izan dezake.

          Datu pertsonalen babesa

          Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren ardurapean tratatuko dira, eskaera izapidetu ahal izateko. Indarrean dagoen araudiak aitortutako eskubideak erabili ahal izango dira helbide honetara zuzenduta:

          Bergarako Udala

          San Martin Agirre plaza 1,

          20570 Bergara

          Informazio osagarria eskuragarri dago Datuen Tratamendu Jardueren Erregistroan (www.bergara.eus/RAT).