Eguneko Zentroa: 3. adineko (persona nagusi) mendekoak, desgaitasuna edo buruko gaixotasun kronikoa dutenak

Zer da? Zertarako da?

Zerbitzu honek, aldi baterako edo modu iraunkorrean, mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta indibidualizatua eta integrala eskaintzen die egunez.

  • Zerbitzuaren helburuak:
    • Autonomia pertsonala hobetzea eta ahalik eta maila hoberenean eustea.
    • Egunean zehar dituzten laguntza eta zaintza premiei erantzutea.
    • Ohiko zaintzaileei laguntzen laguntzea, orientabideak eta atsedena eskainiz.
  • Zerbitzu-motak:
    • Mendekotasun-egoeran dauden adinekoentzako eguneko zerbitzua edo zentroa.
    • Desgaitasunen bat duten edo gaixotasun mental kronikoa duten pertsonentzako eguneko zerbitzua edo zentroa.

Eskaera hau udalak tramitatzen du, baina azken erantzulea Gipuzkoako Foru Aldundia da.

Nork eska dezake?

Bergaran erroldatuta dauden eta benetan bizi diren pertsonek, baldin eta Estatuan bost urtez gutxienez bizi izan badira, horietatik bik eskaera aurkezten den dataren aurretik
hurrenekoak izan behar dute.

  • Betekizun espezifikoak:
    • Mendekotasuna duten nagusientzako eguneko zentroak:
      • 65 urte edo gehiago dutenentzat.
      • Mendekotasuna duten nagusientzat
      • Baliabiderako gai gisa orientatua egotea.
    • Desgaitasuna edo buruko gaixotasun kronikoa dutenentzako eguneko zentroa edo zerbitzua:
      • 18 eta 64 urte bitarteko pertsonak.
      • % 33tik gorako desgaitasuna izanik mendekotasuna onartua dutenentzat.
      • Buruko gaixotasun kronikoa edo buru-nahasmendu larri eta luzea diagnostikatuta dutenentzat, buru-osasunaren sare publikoak artatzen dituenak izanik.
      • Baliabiderako gai gisa orientatua egotea.

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Adinekoen eguneko zentrorako eskaera
  • Desgaitasuna duten pertsonentzako eguneko zentroan plaza-eskaera
  • Buruko gaixotasuna duten pertsonentzako eguneko zentroan plaza-eskaera
  • Eskatzailearen eta, hala dagokionean, eskatzen den baliabidean sartu ahal izatera begira konputatzen diren familia-unitateko beste kideen nortasuna frogatzen duen dokumentu ofiziala.
  • Hala dagokionean, ordezkaritza legala, borondatezkoa edo izatezko zaintza frogatzen duen dokumentazioa.
  • Aurretiazko baimen judiziala edo hori eskatu izanaren frogagiria.
  • Eskatzailearen eta familia-unitatearen diru-sarreren eta ondarearen ziurtagiria.
  • Gipuzkoako Lurralde Historikotik kanpo kokatutako ondasunen titularitatea frogatzen duen dokumentazioa, hala badagokio.
  • Edo, baldintzak betetzen direla ziurtatzeko Administrazioak egokitzat jotzen dituen dokumentuak.

Non eskatzen da?

        Internet bidez:

          Kostua

          Zerbitzuaren kostua Foru Aldundiak eta erabiltzaileek partekatzen dute. Azken hauek ordaindu beharreko diru-kopurua beren egoera ekonomikoaren araberakoa izango da.

          Ikusi nola kalkulatzen den kostua Foru Aldundiko orrialdean

          Erabakitzeko epea

          • Aurreikusitako epea: Hiru hilabete.
          • Legezko epea: Hiru hilabete.
          • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

          Legeak eta arauak

          Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

          • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
          • Eskaera eta dokumentazioa izapidetzearen ardura duen departamentura bideratu.
          • Gizarte zerbitzuek hala baloratzen dutenean, dagokion teknikariarekin hitzordua jarriko da.
          • Teknikariaren txostena, Gizarte zerbitzuak.
          • Eskaera eta dokumentazioa Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamentura bidaltzea.
          • Eskatzaileak Foru Aldundiaren ebazpena etxean jasoko du.

          Organo erabakitzailea

          Gipuzkoako Foru Aldundia

          Izapidetze honen ardura duen departamentua

          Bergarako Udala - Gizarte Zerbitzuak eta Sustapen Ekonomikoa

          Oharrak

          Zerbitzu honen prestazioak itxarote-zerrenda izan dezake.

          Datu pertsonalen babesa

          Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren ardurapean tratatuko dira, eskaera izapidetu ahal izateko. Indarrean dagoen araudiak aitortutako eskubideak erabili ahal izango dira helbide honetara zuzenduta:

          Bergarako Udala

          San Martin Agirre plaza 1,

          20570 Bergara

          Informazio osagarria eskuragarri dago Datuen Tratamendu Jardueren Erregistroan (www.bergara.eus/RAT).