Arreta goiztiarra da 0-6 urte bitarteko haurrei, haien familiartekoei eta inguruneari zuzendutako esku-hartzeen multzoa. Diziplinarteko ikuspegi batetik begiratuta –Osasuna, Hezkuntza eta Gizartea–, helburutzat dauka erantzutea, ahalik eta lasterren, eta osotasunean, garapenean nahasmenduak dituzten edo haiek pairatzeko arriskua duten haurren beharrizan iragankor nahiz iraunkorrei.
Interesdun den edozeinek edota horren legezko ordezkariak, behar den baimenarekin.
Mediku-txosten batean oinarrituta garapen-arazoak dituzten edo edukitzeko arriskua duten 0-6 urte bitarteko haurrak antzematen direnean, eta horiek berariazko zentro baten laguntzarik jasotzen ez dutenean.
Eskaera egiteko ez da beharrezkoa desgaitasuna edo mendekotasuna aitortuta izatea.
Eskaera hauek Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeatzen ditu.
Beste batzuk:
Bergarako Udala EIS (Erregistroen interkonexio sistema) zerbitzura atxikituta dago. Zerbitzu horren bidez, udal honetan aurkeztu behar diren agiriak beste administrazio batzuetan erregistratu daitezke, modu seguruan eta legezko adostasunarekin. Beraz, erregistratu daitezke ere:
ARGIBIDE GEHIAGO:
Gizarte zerbitzuak
943 779 100 - luz. 1210
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
Gipuzkoako Foru Aldundia
Bergarako Udala - Gizarte Zerbitzuak eta Sustapen Ekonomikoa
Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren ardurapean tratatuko dira, eskaera izapidetu ahal izateko. Indarrean dagoen araudiak aitortutako eskubideak erabili ahal izango dira helbide honetara zuzenduta:
Bergarako Udala
San Martin Agirre plaza 1,
20570 Bergara
Informazio osagarria eskuragarri dago Datuen Tratamendu Jardueren Erregistroan (www.bergara.eus/RAT).