SENDIAN: zaintzaileentzako laguntza

Zer da? Zertarako da?

"Sendian" mendekotasuna duten adinekoekin bizi diren familiei laguntzeko programa da. Baliabideak eskaintzen ditu zaintzaileek izan ohi dituzten desoreka pertsonal eta familiarrei konponbidea emateko eta adineko pertsonei eskaintzen zaien
arreta hobetzeko. Programa hauek ditu:

  • Familia-prestakuntza.
  • Laguntza psikologikoa.
  • Autolaguntza-taldeak.
  • Asteburuko atsedenaldia eguneko zentrotan eta egoitzetan.

Eskaera hau Udalak tramitatzen du, baina azken erantzulea Gipuzkoako Foru Aldundia da.

Nork eska dezake?

Interesdun den edozeinek edota horren legezko ordezkariak, behar den baimenarekin.

Laguntza behar duten adinekoekin bizi diren familiakoek eska dezakete, gutxienez azken 2 urteetan Gipuzkoan bizi izan direnak. Familiartekotzat hartuko dira haiekin bizi diren pertsonak.
Salbuespen moduan programaz baliatu ahal izango dira mendekotasuna duten adinekoekin bizi ez diren familiak ere.

Adineko pertsonak Gipuzkoako Foru Aldundiak onartutako mendekotasun-maila izan beharko du.

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Eskatzailearen eta zaintzailearen NAN.
  • Kasuaren arabera beharrezkoa den dokumentazioa.

Non eskatzen da?

            Beste batzuk:

            Bergarako Udala EIS (Erregistroen interkonexio sistema) zerbitzura atxikituta dago. Zerbitzu horren bidez, udal honetan aurkeztu behar diren agiriak beste administrazio batzuetan erregistratu daitezke, modu seguruan eta legezko adostasunarekin. Beraz, erregistratu daitezke ere:

            • Edozein administrazio publikoko (udalak,aldundiak, autonomia-erkidegoak, estatuko administrazioa edo mendeko erakundeak) erregistro-arloko laguntza-bulegotan, beti ere EIS sisteman badago.
            • Postetxean, EBBE (ORVE) zerbitzuan.

            ARGIBIDE GEHIAGO:

            Gizarte zerbitzuak
            943 779 100 - luz. 1210

            Kostua

            Doan, baina ez egoitza eta/edo eguneko arreta asteburu eta jaiegunetan. Kasu horretan zerbitzuaren erabiltzailearen ekarpena kalkulatuko da (2008ko apirilaren 29ko 29/2008 FORU DEKRETUA, adineko pertsona ezinduen ardura duten familiei laguntzeko Sendian programa onesten duena 3. art.)

            Erabakitzeko epea

            • Aurreikusitako epea: Hilabete bat.
            • Legezko epea: Sei hilabete.
            • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

            Legeak eta arauak

            Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

            • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
            • Eskaera eta dokumentazioa izapidetzearen ardura duen departamentura bideratu.
            • Gizarte zerbitzuek hala baloratzen dutenean, dagokion teknikariarekin hitzordua jarriko da.
            • Teknikariaren txostena, Gizarte zerbitzuak.
            • Eskaera eta dokumentazioa Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamentura bidaltzea.
            • Eskatzaileak Foru Aldundiaren ebazpena etxean jasoko du.

            Organo erabakitzailea

            Udala edo Gipuzkoako Foru Aldundia, programaren arabera.

            Izapidetze honen ardura duen departamentua

            Bergarako Udala - Gizarte Zerbitzuak eta Sustapen Ekonomikoa

            Oharrak

            Datu pertsonalen babesa

            Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren ardurapean tratatuko dira, eskaera izapidetu ahal izateko. Indarrean dagoen araudiak aitortutako eskubideak erabili ahal izango dira helbide honetara zuzenduta:

            Bergarako Udala

            San Martin Agirre plaza 1,

            20570 Bergara

            Informazio osagarria eskuragarri dago Datuen Tratamendu Jardueren Erregistroan (www.bergara.eus/RAT).